XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Eta azken batean erakunde desberdinen hainbat iharduera biziki garrantzitsuak, hala nola, Euskaltzaindiarenak (
Guzti horiek buka ezin ahalako kronikara eramango gintuzkete, eta zerbaiten faltan geratuko lirateke gainera beti.
Kirolaz, arteaz, zineaz eta beste hainbat gauzataz zerbait esaten da ondoko orrialdeetan (Diputazioaren eta Turismo eta Ekintzetxearen memoriak, eta beste hainbat erakunderenak, eta batez ere, Donostiako Udalaren
Ez da ahaztu behar, bestalde, Iparraldean ematen zen susperraldi kulturala, non, batez ere 1960ko urtetik aurrera, kultur produkzio dezente samarra egingo bait zen, argitalpen-arloan bereziki, erbestean zeuden gipuzkoarren eskutik neurri handi batean, Euskadiko parte horretan lehendik ere garatu ohi zenarekin batera.
Euskal arima eta sentikera
Hizkuntza honetantxe egiten zuten bezala kultura euskaldunerako aire berrien ekarpena Jon Mirandek, Gabriel Arestik, Xabier Kintanak,
Eta aipamen kulturala beti telegrafiko hauen ondoren, pasa gaitezen orain bizitza hartako beste kapitulutara.
Herrilanetako zenbait xehetasuni dagokionez, gauza bitxia gertatzen da hain xuxen ere egunotan gogoratzea nola 1961eko Irailaren 18an Iruñeko agintariekin biltzen ziren hiriburu hartan hemengo autoritateak: gobernadore zibila, Diputazioko lehendakaria eta Donostiako alkatea, Pasaia-Iruñeko autopistaz hitz egiteko.
Eta 1962ko Maiatzaren 12an, Herrilanetako Ministrariak eta Errepideetako zuzendari orokorrak, Vigón eta Mortes Jn.ek, hurrenez hurren, gure lehen mailako injineruetako batzuekin (Agirre, Bizkarrondo, Gabarain, Orbegozo, Petit, Uriarte, Urkia, Iartza, Zuazola, Zubizarreta, etab.ekin) iharduten zuten proiektu guztiz inportante batzuez, hala nola: Tolosa Hiribidea, Ibaetako kolektorea, Urumea eta bere saneamendua, Kontxako errepidearen zabaldura, etab.
Vigón Jn.ak berriz ere bisita bat egiten du 1965ean, itsas denboraleak egindako txikizio neurtu ezin ahalakoak zirela eta (Kontxa eta bertako hegalkinak, Nautikoko nasa, Kursaaleko zubia, Pasealeku Berria, Zurriola...).
Eta antzeko beste denborale bat izango genuen berriz ere
Hain urruti egon arren, Maria Cristinako zubiak berak ere ez zuen hondamenetik ihes egiterik izan.
Donostiako Barianteko obra guztiz inportantea, bete-betean zegoen garai horretan.
Jaso dugu hemen Federico Silva herrilanetako ministrariak egindako bisita (1968ko Irailean), Errepideetako zuzendari orokor Areitio Jn.ak lagunduta (hauei atenditu zienak Obra horretako injineru desberdinak izan ziren, hots, Orbegozo, Iartza, Petit, Ruiz Feliú, De los Mozos, Delgado eta Guijo Jn.ak); eta jaso dugu, orobat, 1969ko-IX-11ko inspekzio berria ere, zeinaren ondoren obra eta berdin autopistako lanak ere, Francok bisitatu bait zituen (1969-IX-19an).
Azken finean, Gonzalo Fernández de la Mora herrilanetako titular berriak, Barianteko obrek dituzten zortzi kilometroetako bidea egin zuen 1970-IX-19an.
Hemen moztuko dugu ibilaldi hau (benetan interesgarria iruditu bazaigu ere etapa kronologiko horien oroipenean pausalditxo batzuk egitea) zeren eta irakurleak ondotxo bait daki ministroek hemen zuten presentziarengatik bakarrik
Ezin dugu, ordea, orrialde hauetan horiek guztiekin jarraitu.
Gogoratu behar dugu, hala ere, orduan Hirigintzako zuzendari orokor zenak, eta gero Etxebizitzaren Ministraritzako Urbanizazioko Gerentzia gidatuko zuenak, Pedro Bidagor donostiarrak, asesoratu zuela Donostiako Plan Orokorra (1962an onartuko zena) eta halaber esku hartu zuela Diputazioak erredaktatu eta 1966an onartutako Gipuzkoako Hiri-Ordenazioko Plan Probintzialaren eraketan.
1963ko azken hiruhilekoan
Bertan, beste hainbat aditu ospetsuren artean, Oriol Bohigas-en presentziarekin kontatu zen
Hamarkada horretan (hiriak bi pisuko trolebusak inauguratzen zituen 1961eko lehen hilabeteetan), honako inaugurazio hauek eman ziren.