XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
XVII
KARMELE: (
Gure neskame tuntun hori oheratua izango duk beste askotan bezala morroi alu horrekin.
Egunen baten eta gutxien uste dutenean, bat eta bestea, kalera agudo!
ALBERTO: (
Mila esker...
Ez dakizu asko zer nolako mesedea egiten didazun zure ostatu honetan gaua igarotzen uztean.
Non aurkitu behar nuen bestela beste bat?
KARMELE: Ez da erreza.
Gehienak bapo beterik dira azken hilabete hauetan.
Ordu hauetan gainera, guztiak itxirik. . .
ALBERTO: Izan ere nire auto zahar horrek ematen dizkidan lanak aspalditxoan...
Batzutan frenoak gaizki dituela.
Besteetan berriz ura galtzen duela...
KARMELE: Nik bezala, urteak dituelako ziur asko?
Saldu zirenak, sartu zidan ziri ederra!
KARMELE: Tira, zatoz nirekin.
ALBERTO: Ez al duzu neskamerik?
KARMELE: Neskamea edo antzeko zerbait.
Morroia ere bai, baina, beste lan batzu izango dituzte unean elkarrekin.
ALBERTO: Gehiegi eskatzea ez bada, eskertuko nizuke kafetxo bat emango bazenidan oheratu aurrez.