XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
JAZINTO: (
Esna! Esna moteil!...
KARMELE: Hau, hilik da.
JAZINTO: Ederra egin digu arlote nazkagarri honek orduan...
Izurratu gaitu bapo.
Kaka zaharra!
KARMELE: Zer ari zara esaten gizona?
Erotua al zara zeharo?
JAZINTO: Erotua bai, arlote zikin hau!
Agure zahar horrentzat prestatzen jardun dudan kafe pozoindua edan du.
KARMELE: Zer?
JAZINTO: Eta jakina!
Gure katu beltzari gertatu zaiona honi ere...
Edan ondoren, txintirik ez!
KARMELE: Pozoindua zela honek edan duena?
JAZINTO: Bai bapo!
KARMELE: Jainko santua! (
Hau da zigorra iritsi behar zaiguna!
JAZINTO: (
Orain behintzat jakinean gara, agure zahar horri zer gertatuko zaion...
KARMELE: Baina, erotua al zara zeharo?
Zer egin behar dugu orain honekin?
JAZINTO: Oraingoz behintzat, garajean ezkutatzea onena.
Bihar goizerako zerbait pentsako dut.
KARMELE: Espetxetik, ez gaituzte aterako!
JAZINTO: Zaude lasai emakumea!
Besterik ez bada, bihar goizean lehen orduan itsasora botako dut eta kitto.
KARMELE: Kitto bai, gure bizitza...
Hau aurkitu eta sendagileek begiratzen diotenean esango didazu bestela zer gertatuko den.
JAZINTO: Aurkitzen dutenerako, barruak bapo garbituko dizkio itsasoko urak.
Bai hala zangoa!