XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Orain illunetan daukie euren lana.
- Zertan, baiña?
- Gazteen biotzetan amesa ixuritzen; gabaz galdu diranai bidea erakusten; kuman dagozan umetxoai lo eragiten; mutil zarrai adorea emoten; bildur diranai kemena eioten....
- Zelako ongilleak! Eta gau guztia olan?.
- Ez; gaberdi aldera oillarrak kukurruku egin arte.
Oillaritera ezkero, lamiñak eta epotxak arpera biurtzen dira: sorgiñen garaia da ondoren.
Gu egun-sentian eta arratsean, gaberdirarte gabiltz arpetik landa.
Jenteak egiaz esan oi dau, gu errekondoetan egoten gareala orraztu ta orraztu, eguzkiak lurrari sartu-urtenez agur egitean. Orrela da.
Ezta arrigarri: laiñoak zear, giro on ta ekaitz zakar, ibilli bearrak gure uledi dizditsua nastuazo ta gero orraztu ta apain ipiñi nai izatea.
- Ain zuzen be, aztu orduko, emen dakarguz guk orrazi batzuk....
- Bai...?
- Mari Burrikak esan dausku batzeko, ta Ondarru'n pilloa batu dogu.
Ziskua edegi ta lamiñaren begi aurrean ipiñi dabez guztiak; sail ederra.
Lamiñaren poza! Illargi betea dirudi, gazteen bezuza ta atsegin-sariak ikusiaz.
Beretzako dirala adierazo dautsoenean, laztanka asi yake barne-pozari eutsi ezinda.
Kontu-kontariOrrazien auzia amaituta gero, pozik jakiña!, beste saloi txiki batera daroaz gazte biak.
Bada emen, argitan ta loratan, zer ikusirik!.
Sapaia oial gorrizkaz ornidua, ormak sartzera doan eguzki-kolorez, ta azpia larrosa margozko atxurdiñez edertua.
Mai luze zuria berton, eskuz bir-josizko zamau lodi samar bategaz estalduta, oso dotore.
Bertara dareanekoxe, epotx buru-biribil bat daukie afaria zerbiduten.
Neba-arrebak alkarren ondoan artu dabe lekua, lamiña ama bekoz beko daukiela.
Poz-eztitan dagoz irurak.
Jan bitartean, ainbat gauza edestu deutsiez alkarri, lamiñenak eta gizasemeenak.
Jakingarriak oro.
Itz gozokoa da lamina, ta neska-mutillak be adeitsu agertu nai dabe.
Giza-legea nainun eder.
Irugarren azpilla ekarri eutsenean, jateko gozoa zala-ta, asko artzeko diñotse.
Orrela dagie biak, ezezka ta baiezka ibilli barik.
Txomintxok ondoren:
- Zu bai ona, neskatx lirain!
- Gu ez gara txarrak, ez, jenteak uste dauanez.
Gu on-eginaz bizi gara.
Gizakien txarkeriak ez yakuz atsegin: guzurrak, lapurretak, maltzurkeriak (...).