XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orrela bada, argi au ortzian zear gugana zetorren bitartean, gizonen historia osoa egin da; 600 belaun-aldi gizaldi jaio, bizi ta il dira; ainbat erregetza sortu, il eta ezerztu dira.

Olako izar-laiño batetik begira, kosmos zabal onetan Lurra ikusi nai izatea, eta Lurrean Europa, Euskal-Erria, bizi naizen uria, kalea, etxea, orain irakurtzen nagoan gela au... eta gela ontan neu ikusi nai izatea... alper-alperreko bearra izango litzake.

Pentsa dezagun, une ontan autobus bat dabillela New York`eko kaleetan zear....

Pentsa dezagun zer izan daitekean autobus orrek jasotzen duan auts izpi bat, neu nagoan lekutik begiratuta....

Ara, bada, auts mota orixe baiño ere ezerezagoa da Lurra izar-laiño batetik begiratuta.

Ala ta guztiz ere, 3.000 milloi gizon bizi dira Lur ezerez ontan; baita geu ere ementxe bizi gera.

Amairik gabeko TXIKI-TXIKIA

Oraiñarte irakurri ditugunak arrigarriak izan ba dira, arrigarriagoak dira orain ezagutuko ditugun gauza txiki-txikiak.

Nik orain eskuartean dadukadan arkatz au urrezkoa, zillarrezkoa... edo dana-dalakoa izango da, baiña gaurko jakintsuek diotenez, gorputz material guztiak atomo txiki-txikiz osoturik omen daude.

Baiña, zer dira, bada, atomoak? Ikusi ere eziñezko gorpuzki txiki-txikiak dira atomoak.

Begira: sei milloi-milloiko atomo bear dira milimetro kubiku bat betetzeko! Sei millloi-milloiko!.

Au da: zazpi milloi gizon auek zenbatzen kontetan asita, segundoko bi atomo zenbatu eta egunean amabi orduan jardun ezkero, 100 urterako lana izango lukete.

Otziko izar-arteko zabalerak pentsakor jarten ba gaitu, materiaren sakontasun onek kezkatu egiten gaitu; izan ere, ez diardugu orain urrutiko izarretaz, eskuartean darabilzkigun gauzetaz baizik: neure tint-ontziaz, neure liburuaz, neure aulkiaz eta olakoetaz baizik.

Inguruan ditugun gauza xee ta arruntak

Aundirik-aundien eta txikirik-txikienen bitartean zenbatu ezin alako gauza miragarriak ditugu lur ontan: loratxo bat, tximeletaren ego bat, armiarma-sare bat, elur-luma bat....

Landareek, abereek arrituta uzten gaituzte; txindorrien, erleen lanak zurtuta.

Liburutegi bat ez litzake naiko izango ainbeste mirari biltzeko.