XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MAITASUNAREN ERAGILLEAK

Iritzi-elkartzean ikusi dugunez, MAITASUNA da gizonaren bizitza-bideko gauzarik garrantzitsuena.

Ain zuzen ere, gure ingurukoak maite ba` ditugu: ez diegu lapurretarik egingo, ez diegu gezurrik esango, ez diegu kalterik egingo, ez diegu bizitzarik kenduko... ANAI-ARREBA BEZALA MAITEKO DITUGU!!.

Orregatik, MAITASUNA ain garrantzitsua dalako, Bigarren Iru-illabete Aldi ontako azken Lan-Egitarau onen izena auxe izango da: (BIDEA...) IBILLIAREN IBILLIZ EGITEN DA : zure bidea zeuk egiten duzu eta eguneroko ibilliaren ibilliz egiten duzu eta eguneroko ibilliaren ibilliz egiten duzu egin ere.

Izan ere: Zeu zera zure BIDEAREN egillea zeu zera MAITASUNAREN eragillea.

Zure ingurraztian erantzun ezazu: - Zeu zera zure bidearen egillea: zer esan nai du esaldi onek?.

- Zeu zera maitasunaren eragillea: zer esan nai du esaldi honek.

onek?.

Ain zuzen ere, zeuk eta gutako bakoitzak bizi bear dugu maitasuna gure bizitzako bideetan; onela, eta onelaxe bakarrik, izango gera MAITASUNAREN ERAGILLE.

Baiña zerbaiten eragille izateko, leenengo ta bein, zeren eragille izango geran jakin bearko dugu.

Orregatik, aurreragoko iritzi-elkartzean irakurri genduan irakurgaia irakurriko duzu berriz ere: Korintotarreri 1:0 13,1-13, eta berriz galdetuko diogu geure buruari: ZER DA MAITASUNA KRISTAU BATENTZAT?.

Aurrera jo ta urrengo orrialdean esaten zaizuna egizu zure ingurraztian.