XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GOAZEN AURRERA / SENDOTZA

ELKAR EZAGUTU TA MAITE DUTENEK; ELKAR ONARTU TA AINTZAT ARTZEN DUTENEK USTE-OSOZKO EZAUGARRI TA ITZAK AGERTU TA ESATEN DIZKIOTE ELKARRI.

Zeuk maite dituzunen artean edo zeu maite zaitutenen artean: guraso, irakasle, lagun eta adiskideen artean, zeuk bizi izan dituzun benetako konfiantza-ezaugarri batzuk pentsatu ta zure ingurraztian idatzi itzazu.

Orain, Joan 21 15 18 adi-adi irakurri ezazu.

Jesus eta Pedro`ren arteko konfiantza aundiaren ezaugarri batzuk aurkituko dituzu irakurgai ontan.

Zer eskatzen dio Jesus`ek Pedro`ri iru aldiz?.

Nola erantzuten dio Pedro`k?.

Zein egin-bear ematen dio Jesus`ek Pedro`ri onen borondate ona ikusirik?.

Jesus`ek zuri galdera berbera egingo ba`lizu: MAITE AL NAUZU?: Zer erantzungo zenioke? Zein egin-bear emango lizuke Jesus`ek zure erantzuna entzunda?.

Gure erantzun eta pentsaketak iritziz elkartu ta gogoan arturik, Kristau Ikasbideko 83-84 orrialdeak guztiok batera irakurriko ditugu: SENDOTZA: KRISTAU-EKINTZA TA USTE OSOAREN SAKRAMENTUA.

IRITZI-ELKARTZEAN ARGI IKUSI DUGUNEZ, SENDOTZAKO SAKRAMENTUAN, ESPIRITU SANTUAK JESUS`EN AITORLE (TESTIGU) BIURTZEN GAITU TA JESUS`EN ANTZERA BIZITZEKO ADOREA EMATEN DIGU, MUNDU OBEAGO BAT EGIN DEZAGUN.

Orain, barriz ere, taldeka: BAI, JAUNA, ZUK BA-DAKIZU MAITE ZAITUDALA izeneko ariketa au prestatuko duzute.

Zuen irakasleak esango dizute ariketa au egiteko artu ditzakezuten bideak.