XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ETA JAUNGOIKO ZURE EGILLEAK: - Egindako guztia ondo egin zuanak.

- Bere irudi ta antzera egin zinduanak.

- Maitatzeko, pentsatzeko, sortarazteko eta aske izateko aalmena eman zizunak.

- Mundu au eregiteko talentu batzuk eman zizkizunak.

- Mundu au eregitean zeuri lagundu ta zeu salbatzeko bere Seme Jesukristo bidali zizunak....

Jaungoiko zure Egille onek, zuk azten irautea (nai) du; jaungoiko egille au zure azteaz poztu egiten da.

- ONELA ESAN ZIGUN EZEREZETIK SORTU GINDUANEAN, ONA EMEN BERE AGINDUA: Asiera 1, 28 ataltxoaren leenengo zatia idatzi ezazu.

- GEU GIZONORI BURUZ ERE AUXE ESATEN DIGU: 144 Salmoaren 12 ataltxoa idatzi ezazu.

Gure azteari buruz esandako itz auek zer esan nai dute?.

JAUNGOIKO-EGILLE BERBERA DA GURE AZTEAREN ERAGILLEA: Korintotarreri 1.a 3, 6-7 idatzi ezazu.

GUGANA ETORRI ZAN BERE SEME JESUKRISTO`GAN ERE ONELA EGIN ZUAN: Lukas 2,40-52 irakurri ezazu. 40 ta 52 ataltxoak idatzi itzazu.

Jesus ere umea izan zan, beste gizon guztiok lez.

Jesus azten eta jakituriz aurreratzen zijoan, etzekizkian gauzak galdetzen eta gauza askotaz arduratzen.

Zeu bezala ikastolara (sinagogara) joaten zan, an ikasi zituan Moises`en lege ta irakatsiak; an ikasi zuan irakurtzen eta idatzen; eta an ikasi zuan bizitzako ta bizitzarako gauza garrantzitsuak ezagutzen.

Irakurri ta idatzi dituzun guzti auek ausnartu itzazu eta galdera oni erantzun ezazu: ZERGATIK NAI DU JAUNGOIKO GURE EGILLEAK GU GIZONOK BETI AZTEN JOATEA?.