XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gogoratzen al zera? Amabost egun dirala, gurasoen laguntzaz, zeure bizitz-edestia egin zenduan.
Orain, zure bizitz-edesti ura garrantzi aundiko beste zerbaitez osotu bear duzu: MUNDUA EREGITEA EDO LURRA MENPEAN EZARTZEA ZEURE ZEREGIÑA ERE BA-DA.
Onetantxe oiñarrituko da orain zure lana.
Azkenengo iritzi-elkartzean ikusi genduanez, Jaungoikoak gutako bakoitzari, baita zeuri ere, talentu batzuk eman dizkigu, talentuok irabazitan jarririk, frutua eman dezaten.
Ez esan...:
EZ! EZ GEROAGO; EZ BIAR... ORAINTXE BERTAN! ZUK ORAINTXE ERE BA-DITIZU IRABAZITAN JARTZEKO MODUKO TALENTU BATZUK, JAUNGOIKOAK EMANDAKO TALENTU BATZUK.
ZUK ORAINTXE ASI BEAR DUZU MUNDUA EREGITEN.
MUNDUA ZAIN DUZU!!.
Arazo oni buruz izango da, ain zuzen ere, irugarren alderdi ontako lana.
Ontarako, zure gurasoeri laguntza eskatuko diezu.
GARRANTZI AUNDIKOA duzu, lan au zure gurasoen laguntzaz egitea: berek aolkatuko zaituzte lan ontan.
Ikusi dezagun orain, ea zu-zeuk nola eregiten duzun mundua: zure ikastolan, zure etxean, zure jolasetan eta zure lagunekin.
Zure ingurraztia artu ezazu eta asi zaitez laster ipiñiko zaizkizun galderak pentsatzen eta erantzunak idazten.
Erantzun
ZURE IKASTOLAN MUNDU-EREGILLE
Zure ikas-gelak bakarrik ez, baita zure jolas-aldiak, zure autobusa, bazkaria, irakasle ta lagunekin dituzun artu-emanak eta ikastaldiak ere gogoratu itzazu.