XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AUXE DET NERE JAUNA

- Zein da bere izena?.

- Ze izen du bere jaioterriak?.

- Zein bere errialdea?.

- Egin lurralde orren gaur-eguneko mapa bat.

- Ango biztanleak gaur nola bizi diranen argi eman.

- Ango biztanleei nola deitzen zaien agertu.

- Bere gurasoen izenak eman?.

- Andre Maria`ri semea izango zuan berria nola eman zitzaion?.

(Kristau-Ikasbideko 37garren orrialdea ikusi).

- Zein zan bere aitaren ogi-bidea?.

- Nola gertatu zan Jesus`en jaiotza? (Ikusi 40 eta 41).

- Artzaiei nola eman zitzaien gertaera orren berri?.

- Jaungoikoak Jesus zertarako bialdu zuan gizakion artera?.

- Umetan zer egiten zuan berak?.

- Jesus, ogeita amar urteetara iritxi zanean, bataiatu egin zan.

Nola izan zan ura?.

Zer entzun zan zeru aldean? (Kristau-Ikasbideko 46garren orrialdea irakurri).

- Jesusek lagun asko izan zituan: batzuen izenak eman.

- Jesusek gauza asko esan zituan eta agertu gizonoi ta oso garrantzi aundiko gauzak.

Zure Kristau-Ikasbidean billatu batzuek eta bi edo iru, zu geien betetzen zaituztenak, idatzi.

- Jesus`ek mirari aundiak ere egin zituan, jendeak ezagutu zezan bere Jauntasuna.

Esan eta idatzi aietako bi.

- Nungo errialdetan eta zein erritan baitu zuten Jesus ta eriotzbideratu? (72 eta 73 orrialdeak ikusi).

- Zer dala-ta erantsi zioten eriotz-epaia?.

- Zenbat urte zeuzkan orduan?.

- Jesus illik!; nolakoa izan zan bere eriotza?.

- Jesus pizturik!; nola ta zergatik piztu zan? (80 ta 81 orrialdeak irakurri).

- Zein da Arren jarraitzalleon izena?.

- Billatu, irakaslearen bidez, munduan, gaur, Jesus`en jarraitzalle diran errialdeen mapa bat, eta, orain, Aren Jaiotza eratzen dutenena.

ETA ORAIN GERTUTU GAITEZEN ETA ONARTU DEZAGUN (...).