XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

TALDEKO BATZARRA Batzarrea, ai egin bearko duzute: - Arduradun bat izentatu.

- Beste kargu edo erantzupide batzuk eman, bearrezko baderitzazue.

- LAN-ASMOA aurrera eramateko naitaezkoak lirakean gauzen izen-zerrenda alik eta zeatzena eratu; ortarako, leendik, aurreko lanak egiten erabillitakoak artu ditzakezute.

- Erantzunkizunak banandu, bakoitzak egin edo-ta taldeari ekarri lezaiokeana oinarritzat artuta.

- Ordu ta olakoekin egutegi bat antolatu, LANASMOA amaitzeko geratzen zaizuen epea gogotan ondo arturik.

Eta orain, batzarra ta taldekoen lana egiten duzuten, bitartean, zuk ingurraztiko lanari ekingo diozu.

GOGORA LENGO ASTEAN ZELAN AITATU GENDUN, EZ GIÑALA GU BAKARRIK, ELKARREKIN BIZI ETA TALDEETAN LAN EGITEN DUGUNAK.

JESUS`EK NAI DU KRISTAU GUZTIAK ERE ELKARTEETAN ETA TALDEETAN BIZI TA... ORRELA BIZIAZ GUREKIN DAGO.

ORRELA ESAN ZIEN BERE JARRAITZALLEEl.

MUNDURA BIDALI ZITUAN NAUSI-ZERBITZARI BEZALA.

ZERTARAKO?....

Irakur Mateo 28, 18-20 zeure Kristau lkasbideko 124 orrialdean.

Erantzun orain zure ingurraztian: - Zertarako bialdu zituan Jesus`ek bere Apostoluak mundura?, ze ASMO zituan?.

- Jesus`ek bialdu zituan NAUSI-ZERBITZARI bezela.

Ze alde dago nausi bakarrik dan baten artean eta nausi-serbitzari dan baten artean?.