XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Eta orain Elkar Lana osotzera orduko, beste zerbait egin bear duzu zure ingurraztian.

Lauki bat izango da, onela deitua: BESTEENTZAT EGOTEA BESTEENGANA. ETXEA DA.

Gero, izenburu orren azpian, idatziko dituzue aurreko laburpeneko zazpi itzak.

- Azkenez, zazpi itz auetako bakoitzak zer esan nai duan pentsatu.

Elkar Lan orduan beretzaz itz-egin al izateko.

STOP / ELKAR LANA

Lenen-lenen, alkarren aurrean ipiñiko ditugu aurrez erantzun dituzun galderei egindako erantzunak.

Ondoren, TALDEKO LAN BAT EGINGO DUGU: Zazpi Taldetan bananduko dugu ikasgela.

Talde bakoitzak gertu egoteari buruz erantzun bearko du, leen egiñiko laburpenetariko jarrera bati erantzun ere; eta oneitzaz talde bakoitzak urrengo lana burutuko du: a) Aren esan-naiari dagokion billaketa eta bereizketa.

b) Jarrera berezituaren esan-naia adierazten duten testiguntza edo egoera batzuk billatu: izparringi edo kondairetan, naiz norbearen experientzian.

z) Galdera aueri erantzungo diezue: - Nola gu gaur egon gindezke gertu BESTEEI LAGUNTZEKO...?.

(Jarri emen bakoitzari dagokion egoera).

- ZER ALDATU BEAR DUGU GUK GURE IZAKERAN, ETA JOKABIDEAN ORI LORTU AL IZATEKO?.

Azkenez, talde bakoitzak egindako lanaren berri emango die besteai, eta danon artean, aurkitu dugunaren laburpena egingo dugu.