XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Emen ikusten duzun au lurra da, Izaditik ikusita.

Begira ondo!, orrela, argazkian, txikia dirudi.

Baiña ez!; Zuk badakizu txikia ez dana.

Pelota antzeko ontan gaur 3.660 milloi pertsona bizi gera.

Izarbel borobil ontan, egunero, azi ta zabalduaz doa, teatru bateko antzokian bezala pertsona guzti auen bizitza.

Begira orain Euzkadi; ipiñi bere ondoan gurutze bat.

Ortxe, lur-txatal ortan 2.556.295 biztanle inguru bizi gera.

Ta zu zera oietatik bat.

Munduan, argazkian ikusten duzun izarbel borobil ortan, gizonok gauza bi osatzen ditugu guztiz inportanteak, zuk onezkero igarri dituzunak: FAMILI AUNDI BAT BEZALA BIZI GERA, TA BATA BESTEAREKIN ZORRATAN GAUDE.

Gauzak onela ikusita, munduan dana dirudi oso polita; danok elkar maite dugula, aundi gera guztiok, inportanteak gera, danok daukagu elkarren ardurea, baturik bizi gera, danok gera zoriontsu.

Mundua, orrela ikusita, lillugarria duzu....

BAIÑA EZ ez da olan, tamalez.

Gizonok, batzuetan, ausi ta apurtu egin oi dugu edertasun ori.

Amabosteko ontan, beraz, iru illabeteko azkena da ta, Gabon-jaien zai gaudela, munduak ditun korapillo ta buruausteak askatzen jardungo dugu, anai arteko mundu baten edertasuna apurtu duten korapillo ta auziak askatzen ain zuzen.

ETA ORTARAKO EKlNTZA BATEKIN ASIKO GERA; ONELA DEITUKO DIOGU.

BEGIAK MUNDURA ZABALIK.

FAMILI HANDI BAT GERA....

- Idatzi zure ingurraztian, argazki au ikustean sentitzen duzuna: anai gera gizaseme guztiok eta danon artean FAMILI AUNDI bat osotzen dugu.