XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
DamonSor zaitez, Artizarra, eta, aitzinatuz, ekar ezazu egun hazlea, Nysa andrearenganako maitasun ez elkarrekikoaz nahigabetua kexatzen naizen bitartean eta jainkoei
Has itzazu nirekin, ene txirula, bertso menaloarrak.
Menalok beti ditu oihana berritsu eta pinuak hizlari, beti aditzen ditu hark artzainen amodioak eta Pan, kanaberak antzegabe pairatu ez zituen lehenena.
Has itzazu nirekin, ene txirula, bertso menaloarrak.
Nysa Mopsori ematen zaio; zer ez dugu itxarongo maitaleok? grifoak behorrekin elkartuko dira ja, eta datorren garaian orkatz beldurtiak zakurrekin batera etorriko dira edatera.
Has itzazu nirekin, ene txirula, bertso menaloarrak.
Mopso, lant itzazu zuzi berriak: ezkondu egiten zara-eta; barreia itzazu intxaurrak, senar: Hesperok Eta uzten dizu-eta.
Has itzazu nirekin, ene txirula, bertso menaloarrak.