XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
operaso. Rigoberto-ren bigarren aktoan, Placidok Pavarottiren lepora jauzi egin zuen.
opil-pil. Irakindako gaileta.
Opor-to. Portugaleko hiri famatu honetan ez dago lan-egunik.
oraingutan. Borneoko tximinoa, biharkoari begiratzen ez diona.
orangulatan. Borneoko tximinoa muturfin eta gourmeta.
orbelodromo. Udazkenoro berdin; ai, estalia izango balitz!
orbitan. Munduari pare bat buelta ematen dizkion satelitea.
oroiturri. Gogoratzen al dezu, Maritxu? Ai Bartolo, gogoratuko ez naiz ba!
orrijinal. Folio oktogonal more-berdea.
osababor. Txopatik brankara begiratuta, ezkerraldean eseritzen den aitaren anaia edo amaren neba.