XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Neroni ere jartzen
naiz alai-antzean
jai zoragarri auek
inguratutzean;
zer poza banatzen dan
nere biotzean,
gure ballaran pestak
diran bakoitzean!.

Agorrillak amalau
jai-aldi luzia,
Gurutze Donearen
egun berezia;
goizeko amarretan
meza nagusia,
parrokian bildurik
ballara guzia.

Gero ondorenean
gañontzeko pestak:
kirol jolas politak,
txistu ta orkestak;
alde bat utzirikan
lanerako kezkak,
erromerian datoz
mutil eta neskak.