XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Jateko patatarik ere ez dago ia-ia, eta zuri zer eta txupete madarikatu bat ekartzea otu!
Zeure buruarekiko estimazioa ere galdua duzu honez gero!
- Ez zaitez haserre.
Lanak eman dizkit txupete hau harrapatzeak.
Parkean zegoen haurtxo bati kendu diot usoei palomitak botatzen ari zitzaienean, baina negarrez hasi da,
Gaitzerdi saihets egitea lortu dudan, bestela hantxe bertan akabatuko nindukeen.
Ez dut inoiz ikusi inor haserretuagorik
- Janaririk ezean ondo etorriko zaizu txupete hori gosea miazkatzeko
- Gauzak gaizki daude, oso gaizki
Izan ere, Txohik gaztaroa aspaldian utzia zuen eta orduko ausardia eta trebetasuna erabat galduak.
Gainera jendea orain oso fidagaitza zen eta giltzapean gordetzen zuen dena, edo diruaren ordez plastikozko (...)