XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), eta izarñorik gabekoa bakarrik ematen bada, lehenik testu batean idoro dugula adierazi nahi da.

Hainbatetan, testu baten urtea zehazki finkatzerik ez dugu izan.

Orduan gutxi gorabeherazko urtea ( zeinuaren ondoan) eman dugu, eta hori ere ezinezkoa gertatu zaigunean mendea, delako mendearen hasiera (h.), erdialdea (ea.) eta bukaera (b.) bereziz, ahal izan denean.

Hainbat hitz zaharren lehen lekukotasuna latinezko edo erromantzezko testu batean, izen propio gisa, gertatzen da.

Horrela, aker, 1074eko pasarte honetan aurkitzen dugu: .

Honen kideko lekukotasunen data taket artean 1074 eman dugu aditzera.

Gure hizkuntzaren euskalki-zatiketagatik hitz gehienak hainbat aldaeratan agertzen dira literatur tradizioan.

Aldaera horietako batzuk onartu den forma baino lehenago azaltzen dira, hiztegiren batean nahiz testu batean.

Aurreko horien guztien berri ematen saiatu gara atal honetan.

Horrela ahaidetasun sarreran aldaera horren lehen agerraldiaren urtearen (1827) ondoren, aldez aurretik testigatzen diren aitasun 1562; inoiz ez testuetan, ez 1827 baino lehen, ez gero, eta aidetasun 1653,1713 ematen dira.

Onartu den aldaera baino beranduago azaltzen direnak ez ditugu eman, salbuespenak salbuespen.

Lehen adieraren data. Kontrakorik adierazten ez bada, hiztegi-sarrerako 1. adieraren lehen agerraldi-urtea sarrera-buru ondoko atal horretan ematen diren datetako zaharrena da.

Adibidez, ahaidetasun sarrera ahaideen arteko lotura adieran 1562 urtean agertzen da lehenik hiztegi batean aitasun forman eta 1713an testu batean aidetasun forman; jatorri bera duten bi gauzaren arteko lotura azpi-adiera 1761ean agertzen da lehenik ez da seinalatzen zein formatan.

Bigarren adiera, ahaideria, 1571 urtean agertzen da lehen aldiz.

1571eko lehen agerraldi horren forma ahaidetasun da beste bat balitz aditzera emango litzateke, baina hala ere ez da sarrera-buruan 1571 adierazi, 1827 baizik: bestela ahaidetasun forma ahaideen arteko lotura adieran dagoenekoz 1571 urtean agertzen dela pentsatzera bultzatuko genuke irakurlea.

Hitz aldaerok egungo ortografian eman ditugu.

Sarrera-burutzat hartzen den formari dagokionez, ortografia edo fonetika hutsezko aldaerak eta h-a ez ditugu kontutan hartu.