XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gramatika-hitzen definizioa. Gramatika-hitzei hau da, izen, adjetibo, aditz edo definizioa nola adizlagun ez direnei dagokienez, arazo larriak izan ditugu, eta izango ditugu, euskara batuaren gramatika finkatzen ez den neurrian.

Izan ere definizioak erabiltze-erregela bihurtzen dira horrelako hitzetan.

Hortaz, alor honetan egin dugun lana Euskaltzaindiaren gramatika-erabakien begira gelditzen da halabeharrez.

Hitz askotan, diren sailekoak direla, erabilerari buruzko oharrak ere egin ditugu.

Horrela adiskidetu sarreraren definizioaren aurretik, parentesi artean Norekin ezarri dugu, aditz horren objetoak pertsonazkoa eta -kin kasuan doana izan behar duela aditzera eman nahiz.

Era berean erabili dira norbait, zerbait, deklinabide-atzizkien markak eta abar.

Sinonimoak eta antonimoak. Beharrezko edo komenigarri iruditu zaigunean, definizioaren ondoan esannahi beretsua edo kontrakoa duten beste zenbait sarrera edo azpi-sarrera aipatu ditugu.

Esangura beretsuak Ik. (= ikus) bidaltze-ikurraren ondoan eman ditugu, erabat sinonimo ez direnak ere aipatzeko bidea eskaintzen diguna.

Kontrako esangurak Ant. (= antonimoa) laburduraren ondoan eman ditugu.

Laburdura horien ondoko hitzok, letra beltzaxkez badoaz, delako sarrerara bidaltzen dute; letra larriz badoaz, dagokion sarreran bilatu behar dira.

Adibidez, aukeratu sarreran aipatzen den BEGIZ JO, begi sarreran aurkituko du irakurleak.

Bestalde, Ik. ondoko aipuak mailakaturik ematen dira: lehenik antzekoenak; ondoren, puntu-kakotxez berezirik, harekin antzekotasunen bat dutenak.

Hitzak eta esaldiak Ik. eta Ant., hauen bidez harremanetan jartzeko ahaleginean ere hutsuneak, hutsegiteak eta eskastasunak ez dira faltako noski.

Dagoenekoz premiazko gertatzen zaigun Euskal Analogi Hiztegiari bidea urratu beharrak bultzatu gaitu horretara, besteak beste.

7. ADIBIDEAK Hitz baten eremua mugatzeko definizio ona eta zehatza ez da nahikoa: agertu ohi den testuinguruak hots, haren egiazko erabilerak ere finkatu behar dira.

Ez da nahikoa, esaterako, aditu-k, besteak beste, entzun balioa duela azaltzea: (...).