XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2.4. Iparraldeko literatur tradizioko bereizgarri erabateko eta betidanikoak alde batera utziko ditut, irakurleak, oro har, ezagutzen dituelakoan.

Dena dela komenigarria da, agian, horietatik hain ezagunak ez diren eta aurkezten ari naizen obran agertzen diren zenbait aipatzea.

Horrela, aditu eta lagundu aditzak nau eskatzen dute, eta ez, gure artean bezala, dit.

Era berean, utzi, atrebitu, deliberatu etab.-ek -era, eta ez -en, eskatzen dute aditzezko osagaiean.

Bestalde guk aditzaren era burutua edo izenkia ezartzen dugun hainbat joskeratan iparraldekoek forma laguntzaileak erabiltzen dituzte: nahiz eliza ez zen oraino yendez bethea edo nahiz sei urthetan abiatu nintzen eskolan, edo arbola hori bazitakela aldeko etxekoa zen...

Bada beste joskera bat, aski ezezaguna bada ere nafartar eta lapurtarren artean nahikoa erabiltzen dena: bait- aurrizki soila erlatibozko balioaz.

Piarres Adamen hainbatetan agertzen da; adibidez .

2.5. Berez behenafarrerazkoak izanik lapurtarrengan sartu diren moldeen artean nabarmenena zera da: perpausan NORI osagaia agertzen denean aditz laguntzailea osagai horri dagokion markarik gabe azaltzea.

Ezabaketa hau behenafartarren artean betidanikoa hots, Etxeparerengan jadanik agertzen dena da, eta XIX. mendean bederen aski zabaldua bide dago literatur lapurteran, are, Elissamburu bezala, lapurterazko lurraldeetakoak direnen artean.

Horrela, Piarres Adamen erruz agertzen dira edo bezalako joskerak.

Etorki bera bide du Elissambururengan eta harrez geroko iparraldeko idazle guztietan edo gertatzen den bustiduren ezabaketa erabatekoa.

Esaterako, Axular saratarrak baiña baiño ille etab. idazten zuelarik, Elissamburu bere herrikideak bainan baino ile idatziko du beti.

Jakina denez, ahal aditzaren bidezko eraketetan erabateko aldaketa gertatzen da iparraldekoen artean.

Lapurtar klasikoen ereduaren araberakoak desagertu egiten dira, eta XIX. mendearen amaierarako eta beharbada lehenago erabat erabiltzen den eredua entseiatzen ahal da, desiratzen ahal du-ren araberakoa da.