XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Era honetara erabiltzen du Elissamburuk beti ahal aditza: etab.

Era berriko lehen adibideak, nik dakidanez behintzat, Tartasenak direnez gero, behenafartarren eragina bide du delako aldaketa honek ere.

2.6. Badira beste zenbait forma berri, nik behintzat nondik nora agertu diren ez dakidanak, eta XIX. mendearen amaieran iparraldeko izkribuetan aski edo erabat erabiltzen direnak.

Horien artean, Piarres Adamen agertzen diren aldetik hauek aipatuko ditut: ba(=bai), haizti(= harizti) ezti-eztia, ixil-ixila etab. adizlagun-gisakoak (gure ezti-ezti, ixil-ixil etab.-en ordez).

Bestalde, aipagarri da egon aditzaz eratzen diren zenbait joskera, adibidez nere buruarekin egon nintzela gizon horrek othe zuen bedere martilukolpe bat nonbait, gure nere artean pentsatu nuela-ren baliokidea edo dena, eta gero Hiriart-Urruti, J. Etxepare etab.-engan ikus daitekeen banago (= dudarik gabe uste dut) delakoarekin zer ikusirik baduena, antza.

2.7. Dena dela, bere garaiko idazle gehienak baino tradizioari atxikiago ikusten dugu Piarres Adameren egilea.

Adibidez gehienek aintzin- forma berria erabiltzen dutelarik, aitzin- erari eusten dio berak.

Orobat, elgar ekialdekoa ia iparralde osoaz nagusitua denean, lapurtar klasikoen Leizarraga barne elkar-en kaltetan, Elissanburuk, behin ezik, era zaharra erabiltzen segitzen du.

Era berean, ez du behin ere erabiltzen gizaldi hau arte lapurtarrentzat guztiz arrotza gertatu den ukan delakoa.

Alde honetatik, gutxi dira aurkezten ari garen elaberrian agertzen diren tradizio urriko formak.

Bi dira, nere ustez, aipagarrienak: guan=juan eta sagarde= saharde,sarde.

Ezin daiteke beste horrenbeste esan ateratu, yakindu bezalako partizipioez, aldaera erabat normalak baitira hainbat lapurtar eta nafarrentzat (5) Are gutxiago gazetasun, haurtasun-ez (gure oraingo gaztaro, haurtzaroren kide bezela), hauek baino tradizio handiagoa baitute haiek; orobat esan daiteke primadera-ri buruz.

Gutxi dira, halaber, gehien bat bigarren mailako idazleak erabiltzen zituzten hainbat erdarakada: urosa,ferki, menbro, organo, apazegatu (6) Ez dira era berekoak testuan agertzen diren beste zenbait berritasun. Adibidez ezin-ekin eratutako aditzak indikatibozko laguntzailea eramatea:.