XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
AGERIKOAHalako egia hain agerikoa eta begibistakoa denean, hura zalantzan jartzea ere ez-beharrezkoa edo zentzurik gabea iruditzen zaigunean, sakonago ikertuez gero, egia hori igual irrazional samarra izango da.
Begibistako egia ugari izan du jendeak eta, nola ez, baditugu oraindik.
Esate baterako:
Antigualeko jende askorentzat
Orain,
Mundua laua dela eta eguzkia jeiki, igon eta sartzen zela begibistakoa zen, mundua borobila delako ideia halako broma bat baino ez zen izango orduan, harik eta zoro batzuk munduari itzulia eman zioten arte.
Esklabutzak iraun zuen denboran argi zegoen horrexetarako jaioak zirela bai esklaboak bai esklaboen jabeak, begibistakoa zen naturak emana ziola bakoitzari koloreekin bere papera.
Zuriak beltzak baino argiagoak bait ziren, begibistakoa zenez.
Gutik ukatuko dute, bestalde, aberatsek pobreei laguntzen dietela...
Gaur egun agerikoa iruditzen zaigu burmuinaz pentsatzen dugula, mundua sagarra baino borobilagoa dela, inor ez dela berez esklabo sortzen...
Lapurdin entzun nuen aspaldian: