XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Etxean jan eta Frantzian lan.

Erreka aundiko xoriak bezala oihan zabala dute luzaidarrak maite eta, traba guti nahi bidean.

Europa aldera idekitako leio zabala du Luzaide Nafarroak.

Urzoak ere barne dira ango bizimoduan eta, urzo pasa urre bilakatzen da Gabarbide'n.

Zenbat urzo hiltzen da Luzaiden? Ez da aisa jakitea.

Ori bai; urzorik hiltzen ez delarik gezurrez dira zakuak betetzen... eta biramuneko ere uzten.

Ihiztari solas.

Urrian ez da lanik Luzaiden.

Ankaz gora joaiten dira gauzak.

Urzoak dira legez kanpo dabiltzanak alegia, kontrabandistak ; eta luzaidar bakoitza karabinero.

Ango zalaparta!.

Eta besteak beste, txoko polita da Luzaide.

Garbia, bera bezala.

Garbi ditu errekan urak, amu-arrainaren begien dirdiran.

Etxe guziak xuri eta anitz lili; jendea ere huntsa bezti.

Txirriskineko urak bezala Frantzi aldera dutela joera!!.

Ortako dira diren lekian.

Zozoak behar lukete izan, bertzela.

Lekuan lekuko gisa... eta aintzina!.

Ez da ori bekatu aundia.

Eta ez ginuen errana; Luzaidek baditu bere kantiak.