XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aktibotasun hau dela medio, gure irakaslea ez da ikasleen aurrean diskizizio gramatikal edo azalpen teorikotan galduko; ariketa bat aurrera eraman nahi dezanean, gehienetan mimikaz, ekintzaz, eredu edo adibide bat garatuz egingo duelarik.

Era berean, ikastaldean utzi dugun informazioa, ez dugu etengabe berreman beharko.

Honekin haurren arteko laguntza eta zopatxoak eskatzea bultzatu behar dela esan nahi dugu.

Ez dakizu? Ba... galde ezazu!.

Dinamika kolektibotik bakanara doan prozeduraz jabetua egon behar du.

Metodologia honen arrakastaren mesederako, ez da ikaslearen liburusketako ariketa hutsetara mugatzea komeni; nondik eta ariketok, gehienbat ariketa terminalak direnez, aurre-prozedura kolektibo bat beharrezkoa bait dute.

Ekipoan lan egiten dakien irakaslea; hots, bere mailakide eta ziklokideekin koordinaturik dagoena.

Azken joera zikloz-zikloko auzolana indartzea bada ere, guk ez diogu dagoeneko Euskara Departamentua- ri inolaz ere uko egiten; hauxe baita, O.H.O. osoaren ardatza markaturik, elebitasun-dinamika hobekien bihotzeman dezakeena eta, halaber, ikastetxe mailan euskararen aldeko ekintza bereziak hala nola: Olentzero, Euskararen astea, Ihauteriak... maisuki antola ditzakeena.

Aipatzeke ere ezin laga irakasleak haurren artean eduki behar duen onarpena.

Haurrak ez du euskara maitatuko, irakaslea maite ez duen bitartean.

Eta honetan guri dagokigu lehen pausoa.

Hurbilak eta amoltsuak izan gaitezen, haurra onartua senti dadin.

Laburki esanda, arrakastarako metodologia da, azken batez, geuk gura dugun irakasleak lortu beharko lukeena.

IKASLEA

Nolakoa dugu aurten harremanetan ihardungo dugun 6-7 urteetako haurra?.

Maisuki laburturik daukagu Eusko Jaurlaritza-ren Hezkuntza Saila-k argitaraturiko hasiera ziklorako orientabideetan 1 Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza Sailaren Argitalpenak, 4 zka. HASIERA ZIKLOA ORIENTABIDEAK 58-66.orr. .

Irakur dezagun arretaz: HASIERAKO ZIKLOKO HAURRAREN GARAPEN PSIKOLOGIKOA

Hasierako Zikloko haurrak, Eskolaurrekoak bezelaxe, historia bat ekartzen du eskolara.

Historia hau bere eboluziozko garapen pertsonala da, hain zuzen ere.

Hasierako Ziklo honetara dakarren historia aurreko etapakoa baino handiagoa da.

Eskolarizatzeak, bizitutako experientziek, bere lagunekiko interesa handiagotzeak hein berean helduen mundutik geroz eta gehiago aldentzen doalarik, bere adimenaren garapen handiagoak, etab., bere bizitza afektibo-sozialarentzat aurrerakada handi bat suposatzen dute.

Zergatik?:.