Testuingurua
2.5 ASMATU!
HELBURUA: Ahotsak direla medio, ikaskideak ezagutu.
MATERIALEA. AZALPENA: Denak begi itxita daude.
Irakasleak haur bat ukitzen du eta honek, ozenki: Nor naiz ni?.
Dakitenek eskua altzatzen dute.
Orduan denak begiak itxita dirautelarik hitza ematen die beren eskuak banan banan ikutuz, asmatu arte.
3.1 IZENA ASMATU (H.J.,17 orr.)
HELBURUA: Animalien hiztegia landu.
MATERIALEA: Aldizkarietatik edo, animalien irudiak har ditzakete eta kartoi baten gainean erantsi.
AZALPENA: Kaxa batean sartzen dira kartoi guztiak.
Ikasleak bat atera behar du eta haren izena asmatu behar dute haurrek.
BESTE JOLASERAK: a. Jolas honetan bi ekiporen arteko lehiaketa egin daiteke: txandaka, lehenik batek eta gero besteak kartoiak ateratzen dituztela.
b. Alderantziz ere egin daiteke: Hau da, izena esan eta irudia bilatu behar izatea.
3.2 ANIMALIA-LANDARE
HELBURUA: Animalien hiztegia erabili.
MATERIALEA. AZALPENA: Irakasleak edozein animalia-izena esango du eta neska mutilek, mimikaz eskenifikatu beharko dute.
Jolasa mozteko edozein landare-izena esatea nahiko da.
Gero egiten da berriro.
Zuzendaria orain, edozein neska-mutil izan daiteke.