XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GIDALIBURUA

Eskuartean duzuna, hain zuzen ere.

Ezinbestelako tresnatzat jotzen dugu metodologia hau behar bezala garatzeko.

Bertan, ikastunitate baten didaktika pausoz pauso saiatu gatzaizkizu azaltzen.

Bertan ere, bigarren atal batetan, ikastunitate bakoitzari dagokion egitaraua, soluziobide eta elementu osagarriak aurki ditzakezu.

DIAPOSITIBAK ETA ZINTAK

Bi plastikozko karpetetan agertzen zaizkizu; zinta, diapositibazko karpeta barruan erantsita doalarik.

Ezaguna da gure artean ikus-entzute baliapide pedagogiko hauen zokoratzeko tentaldia.

Batzutan proiektagailu edo magnetofoi baten ezaz, bestetan textu-liburuaz soilik baliatzea erosoago gertatzen delako, haintzakotzat hartzen ez diren materialeak ditugu maiz.

Alabaina, behar-beharrezko tresnak dira ikastunitateen interesguneetan behar bezala murgiltzeko eta zenbait urrats metodologiko zertzeko.

Beraz, anima gaitezen eta erabil ditzagun, beldurrik gabe, neska-mutilek hainbat atsegin duten baliapide zinematografiko hauek.

LOTERIA JOLASA

97 txartelak, lehenengo 55 eskuz eta gaineratikoak inprentaz idatzirik, eta boltsatxo bat 97 zenbakitxokin osatzen dute jolas olgagarri hau.

Arin!/ Egon eserita!/ Etorri poliki!/ Joan kanpora!.

IKASLEEN KARPETAK

Kartoizko bi karpetotan,12 bana, ikaslearen 24 liburuskak eskaintzen ditugu.

Textuliburu luze erabili beharrean, lan-liburuska hauek direla medio erakargarriago gerta dakizkieke gure ikasleei ikastunitateak.

Xede motzak, beti eskuragarriago!.

Bestalde, argiago taxutzen da ikasturtea: interesgune berria, liburuska berria aforismoaren esku, noizbehinka nolabaiteko berrasiera dagigularik.