XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Taldean berak duen lekua zein den konturatzen da.

Bere ingurukoek berari buruz egiten dituzten balorazioek bere imajina berezia sortzen lagunduko diote.

Honek gainerakoen intenzio eta beharrak hatzemanerazten dizkio, eta ingurukoen ispilu direnez bereak ere bai.

Harremanak iraunkorrago gertatzen dira eta lagun talde batetakoa den sentimendua geroz eta handiagoa bilakatzen da.

Bigarren ikasturtean liderrak azaltzen dira.

Jolas-aktibitate guziak hauen inguruan egiten dira, eta beraien prestigioa indar fisikoaren eta jolas eta kiroletan duten trebetasunaren baitan dago.

KONTZIENTZIA MORALA

Piageten eritziz, Cruchon-en ikerketek baieztua, judizio moralaren eboluzioan hiru haro bereizten dira: 6 urte ingururarte moralak heteronomo irauten du.

6-7 urtetatik aurrerantzean gauzen gaiztotasuna edo ontasuna ez du pertsona larriek agindutakoa izatearen edo ez izatearen baitan ikusten.

Eta 10-11 urtetatik aurrera egintzen intentzioa hartzen du kontutan.

Haro hauek bata bestearengan apoiatzen dira, dio Piagetek.

Ziklo honetan, berdinekiko harremanen ondorio gisa, zenbait arau edo norma sortzen da, eta moral heteronomo batetatik moral autonomo batetarantz abiatzen da.

Bainan nolanahi ere, elkarrekikotasuna, laguntza eta berdinen taldearekiko solidaritatea aurkitzean oinarritutako haro baten atarian gaude.

Eboluzio moralaren fenomenu honetarako apropos edo egokiena izaten jolasak jarraitzen du.

Lankidetasuna sortzen ari den estadio honetan (7-8 urte) haurrak lankidetasuna eta autonomia elkarren arteko jolasen bidez ikasten du, moralezko sentimendu batez jabetuz.

Haurrak bere jolasetan dituen erregela edo arauak ez dira errespetatuak gertatzen pertsona larriek agindu dutelako bakarrik, baizik baitare komenientzia sozialak direlako medio.

Arau hauek, astiro-astiro, elkartasunean egiten dira, asmatu eta zenbait kasutan aldatu egiten dira.

Honela, moral autonomoaren mundura barruratzen da, Wallon-en inkestak zionez 3-7 urtetako errurik handienak iraina, desobeditzea eta biraoa ziren arren, 7 urte ingurutan garrantzia duena hona hemen zer den: Tranpa eta lapurreta: lehen somatzen zenean bakarrik botatzen zuten aurpegira, bainan orain zintzotasunik gabeko ekintzak direlako arbuiatzen dituzte.

Laguna salatzea lehen normaltzat jotzen zen, 8 urte ingurutan, ordea, laguntasunik eza balitz bezala hartzen delako alde bat uzten da.

Gezurra, lehen pertsona nagusiek debekatzen zutelako txarra zena, 10 urte ingurutan lagunekiko konfidantzarik ezaren frogatzat hartzen delako kondenatzen da.

Guzi hori moral autonomo batetarantzeko hasiera da, hasiera soila; lankidetasunetik sortua eta solidaritatean oinarritua, hain zuzen ere.

Hein berean, haurren artean ematen diren elkarrekikotasunezko harremanak ere balore eta lege berrien iturburu dira.