XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GARAPEN PSIKOSEXUALA

Psikoanalistek deitzen duten latentziaren haroan aurkitzen gara, libidotasuna bigarren maila batetan geratzen bait da.

Nahiz eta aurrez esana egia izan horrek ez du esan nahi askotan entzun ohi dena interesa intelektuala bakarrik dela.

Izatekotan ezagutzazko aspektuek indar gehiago dute, gehienez horixe.

Ikuspegi intelektualari dagokionean: Haurren sorreraz interesatzen da.

Umegintzari eta haurdunaldiari buruz galderak egiten ditu.

Haurtxoak jaio aurretikako denboran nola bizi eta elikatzen diren jakin nahi du.

Experientzien ikuspegiari dagokionean: 6 urtekin azterketa-aktibitatetan iharduten du, oraindik ere (Hurlock).

Zenbaitetan exhibizionistatzat agertuko du bere burua eskolan, bainan bere espontaneitatea galtzen doa eta ahalke handiagoa du.

Ezkongaitza, medikuntza edo dendaritza jolasetan iharduten du sarri-sarri.

Bi ikuspegi hauek apartaezinak dira, eta haro nahiko lasai honetan aurreko haroan agertu ziren rol sexualak moldeatzen dituzte.

Eskolaurrean, sexu bakoitzak bereziki dituen portaera-arauak sozializatzean, bazen desberdintasun franko.

Pertsona nagusiek neskatoengan rol expresiboak indartzen dituzte (pertsonen arteko harremanetarantz zuzenduak), eta mutikoengan rol instrumentalak ezartzen dituzte (independentzia, autoaskitza, gogortasuna...).

Esterotipo hauen aurrean, garrantzitsua dela deritzagu, Hasierako Zikloko haurrak jasamen-giro horretan Niaren alor globalago batetan integratutako sexualitate bat duten pertsonak sortu behar dira.

HELBURUA

Bakarra eta argia: EUSKARA, KOMUNIKABIDE BIZIA.

Bakarrik bizi bada, sentituko dute haurrek haren beharra

Bakarrik bizi-bizirik badago izango da komunikabidea.

Ez badugu erabiltzen, hilzorian segituko da.

Hau dela eta, euskal giroa lortzea, izango da gure kexkarik biziena.

Gurekiko harremanak, haien artekoak... beti euskaraz!.

Ale hau ereiten badugu, ikusiko dugu hazten, loratzen, fruitua ematen... euskaldun bat!.

INTERESGUNEAK

Ziklo honetan funtsezkoa den globalizazio hastapena gorde eta bermatu nahi izan dugu.

Hau dela eta, 24 interesgune, 24 komunikagune, eskaintzen ditugu.

Interesgune txit erakargarriak; geure ustez 6-7 urtetako haurren munduan pil-pilean daudenak, alegia.

Hara hemen:.