XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Haur bakoitzari orritxo bat banatzen zaio.

Bertan, bere aulkia marraz dezan eskatzen diogu.

Margo ere egin dezakete.

Eta izena jarri.

Ikasgelatik ibiliko dira, nor bere marrazkiarekin.

Trukatu egingo ditugu etengabe.

Ikas 1: Aulki?
Ikas 2: Aulki? (Eta trukatzen dituzte).

Azkenean, nork berea berreskuratuko du.

Irakaslea aise ohartu da zein abagadune duen hemen NOREN (nire aulkia, zure aulkia, Amaiaren aulkia, Patxiren aulkia...) inguruko ariketak egiteko.

Plastilina banatzen diegu.

Nork bere aulkia modelatzen du.

Bukatu dutenean, irakaslea idazten du arbelan hizki handiz:.

Eta plastilinazko aulkia (irudi ikonikoa) suntsituz, arbelako hitza modelatzen dute (idatzizko irudia) plastilina puxketa beraz.

Irak. orain, honako txartela atera AULKI eta bere aulkian cello-z itsatsi egiten du.

Haurrek gauza bera egingo dute, banatzen zaien orri-tiran.

Hor iraungo du interesgunean zehar.

Irakasleak egoki dakusanean, bi fitxa zati eransten dira (konsistentzia sendoagoa hartuz); alde batean irudi fotografikoa (aulki argazkiak) eta bestaldean hitza.

Honekin, fitxagailu batetan (kaxa) sarturik, nork bere hiztegia bilduma egingo du.

Ondorenik, pertsonaiak (bizidunak)
Iker
Unai
Edurne
Itziar
andereño.

Irak:(Itziar seinalatuz)
Ikas 1: Itziar!(Seinalatuz)
Ikas 2: Itziar!(Seinalatuz)
Ikas 3: Itziar!(Seinalatuz)
Ikas 4-5: Itziar!(Seinalatuz)
Ikas 6-7: Itziar!(Seinalatuz)
Talde 1: Itziar!(Seinalatuz)
Talde 2: Itziar!(Seinalatuz)
Denak: ITZIAR!.