XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Filipinetan jarraituz, agintari espainiarrek filipinar abertzaleen matxinadak itotzea lortu bazuten ere, ezin izan zuten beste horrenbeste egin estatubatuarren aurka.
Espainia eta Estatu Batuak Filipinetan gerran ziren bitartean, Renteria kapitainak jarraitu zuen salgai garraioan, eta ingelesek lan bat eskatu zioten, Manilako Hong-Kong bankuko diru gordailuak babestekoa; horretarako itsasontzi ingelesen geriza eskainiz.
Halatan bada, Cavite-n espainolek jasan zuten hondamendia ingelesen babespeko itsasontzitik ikusi zuen.
Biharamunean borrokaren ostean bizirik geraturiko ofizial espainolak jasotzera joan zen; hauek beldur zirenean filipinar abertzaleek mendean zituzten hondartzetara iritsiz gero bertan hilko zituzten.
Aberri-maitasun kontrajarriak gorabehera, ez zion, nonbait, barruak agintzen
Galtzaileen alde egiteko ez du ematen bestelako interes materialik izan zezakeenik.
Geroago Estatu Batuetako presidente izatera iritsiko zen William Howard Taft-ek, Filipinetako lehen gobernadore estatubatuarrak, jakinik zer ondo ezagutzen zituen Gorgonio Renteriak hango uhartediko itsasoak, hidrografia-planoa burutuko zuen ontziaren burutza eskaini zion.
Emandako laguntzaren ordainetan, hiritartasun estatubatuarra eskaini zion, baina Gorgoniok ez zuen onartu.
Ez zuen, antza, Estatu Batuen botereak liluratu.
Nagusi aldaketaren ondotik, kapitain espainolek jarraitu zuten Espainiako Koroari leial, ez horratik, Elantxobeko kapitainak
Honek bere eskuko ontzian, bere aberri txiki-maitearengana baino mendekotasunik onartzen ez zuela, ikurrina mastan haizearen eraginpean, haize alde edo haize kontra, urratzen jarraitu zuen Sortaldeko perlaren urak, sarri-askotan gogoa hain mira eginiko aberrian iltzaturik zuela.