XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Aldaketa termikoak II. jarduera (jarraipena)Jar itzazu prezipitatu-ontzian izotz-kubo batzuk txikituta eta piztu metxeroa.
Behatu berotzen ari den bitartean.
Neurtu tenperatura minutuero eta idatzi taulan.
Ikusi zein tenperaturatan likidotzen den izotz guztia.
Jarraitu berotzen, eta minutuero tenperaturak hartzen, irakiten hasi arte.
Ikusi zein tenperaturatan hasten den irakiten.
Neurtu tenperaturak minutuero, ura agortu arte.
Esperientziako datuak jasotzeko honen antzeko taula bat erabil dezakezu.
Aipa itzazu zein izan diren eta zein momentutan gertatu diren.
Hurrengo orrialdean agertzen den taularen antzekoa erabil dezakezu jarduera hau burutzeko.