XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Urgl atsoak bitartean aide zabalean mahaitxo bat prestatu izan zuen era guztietako gauza goxoez eta baia eta landareetako ur lodiez.
Gainera edateko kaiku tipiak zeuden eta tisana bero eta lurrintsuz beteriko pitxartxo bat.
Zuzi nimino bik olioz elikatuta, eskena osatzen zuten.
- Jezar zaitezte!
Medikuntza bakarrik ez da nahikoa.
- Mila esker
- Ez ezazu aurkakoa egin
- Ulertzen? Zure gorputzeko pozoina neutraldua izan da.
- Beraz, arintzea ez da beharrezkoa, mutiko.
- Nahi duzun denbora guztia daukazu, beraz kontua lasai har ezazu.
- Nigan bakarrik ez datza
- Haur Enperatriza hiltzear dago.
- Apika ordu bakoitzak garrantzia izan dezake.
- Lelokeriak
- Lehiekin ez da bat ere ez egiten.
- Jezar zaitez! Jan ezazu! Edan ezazu! Goazen! Zeren esperoan zaude?.
- Nire experientzia andere horrekin kontutan harturik.
- Enguivuck-ek xuxurlatu zuen - hobe da esaten duena betetzea.
- Zerbait buruan sartzen zaionean ez dago zeregiterik.
- Gainera guk biok hitz egin behar dugu.
Atreyu, hankak gurutzaturik, mahai nimiñoaren aurrean jezarri eta serbitu egin zuen.
Txurrut eta mokau bakoitzeko bazen benetan bizitza epel eta urrezko berri bat bere zain eta giharretara jarioko balitzaion bezala.
Orduan bakarrik ohartu zen zein ahul egonda izan zen.
Bastiani ahoa ur egiten zitzaion.
Bapatean gnomoen janaria usaintzea iruditu zitzaion.
Haizea usnatu zuen, baina jakina, bazen bakarrik bere imaginazioan.
Bere urdailak entzunarazten zen.
Bastianek ezin izan zuen gehiagorik jasan.
Palasatik ogitartekoaz geratzen zitzaiona eta sagarra hartu eta jan egin zituen.