XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Bonbaz lehertu nahi al duzu, ba, Jesus Haurtxoaren estalpea? - Hau ez da gerrarako hegazkina, turismoa egitekoa baizik.
- Buelta bat eman nahi? - Zuk eman nahi dituzun guztiak, eta ahal dituzun luzeenak, ez zaitugu inguru hauetan ikusi nahi eta.
- Bai, bai, eta berarekin eraman dezala gaztainlapurretara etorri zaigun panpina narrats hau! - Amona ez zaitez horrela jarri.
Gaztaina guztiak erosiko dizkizut.
- Hobe zenuke txanpu pitin bat erostea, txima zikin horiek garbitzeko.
- Ale! Ospa hemendik zure gitarra eta guzti!.
- Eta zu ere bai, mutur gorri, behingoz joan zaitez Oesteko zelaietara, bisonteen konpainian hobeto aurkituko zara eta.
- Hemen ez dugu lapurrik behar! - Ez gitarrarik! - Ez txorrozkilerorik! - Sartu denak hegazkin zahar horretara, eta hanka hemendik! - Xaxa, Pinto! Xaxa, Troski! Heldu ipurditik.
Ua-ua-ua-ua-ua-ua-ua! Hasi zen garraxika gure Luma Gorri indioa, aizkora biziki astinduaz, Txorrozkileroak aizto zorrotzenak esku banatan, panpina prest gitarraz kolpatzeko amona zaharraren bizkar okerra.
Eta une larri hartan....
- Bakea izan dezagun! - Nork hitzegin du? - Hara! Hara! Hiru Erregetariko bat gamelu gainetik jaitsi eta gure aldera dator.
- Esker anitz, Jaun agurgarri! - Jaun agurgarri diozu? Hori ez da nire izena.
Kaspar naiz, eta ez Jaun agurgarri.
- Kaixo, Kaspar! - Gabon, panpinatxo! - Auj, Luma Gorri! Agur zuri ere, Txorroskilero agur t`erdi denori, eta zuri ere bai, amona... gamelu sudurretaraino heldu da zure gaztaina erreen usain gozoa.
- Ba, justu-justu zabiltza, hain justu ere, lotsagabe honek denak lapurtu nahi zizkidan eta.
- Lasai, amona, zure irudipenak dira horiek eta.
Panpina gajoak ez du inongo lapurren tankerarik.
- Eta aizkora astinduz agertu zaigun mutur gorri hori, parte honeko gizakia dela derizkiozu? Jesus Maria eta Jose!, gure haurtxo txikia susto batez hiltzeko ere...
- Galdetu al diozu zertara etorri den?- Galdetu beharrik ez dago, ageri agerian dago eta.
- Luma Gorrik berri ona entzun... Bakea gizonari.
Luma Gorrik bakea maite.
- Hara zein egoki erantzun dizun.
- Denontzat da Jainkoaren Berri Ona, gizon zurientzat, Baltasarren antzeko gizon beltzentzat, eta azala gorria duten gainerako guztientzat oinez dabiltzenentzat eta hegazkinaz airetan doanarentzat, xirularientzat eta gitarra-joleentzat.
- Zuen kidekoak ez direnak begietan hartu behar badituzue, jakin: ez duzue Jainkoaren Berri Ona ezertarako ulertu.
Kasparrek hitzegin eta gero, benetako isiltasuna sortu zen jaiotza guztian.
Arkumeek ere ez zuten txintik ere ateratzen.
Isil-isilik, geldi-geldirik denak.
Halako batean, marmarka hasi zen gure amona zaharra: - Panpinatxo, panpinatxo, nire gaztainak atsegin? Hartu, nahi dituzun guztiak, har itzazu, hartu! Ez dizkizut saltzen.
- Erregalatu egiten dizkizut.
- Zuk ere, txorrozkilero jator, ale batzuk nahi? Beroberoak daude... Eta zuk, Luma Gorri, gaztainak jateko gogorik bai? - Auj!.