XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Traidoreen zigorra ezarriko zioguk, gaizkile - esan zuen Patxik adierazpen ikaragarria jartzen -.
Goazemak oilategira eta han bilera egingo diagu.
Beraz, oilategirantz abiatu ziren Arturitori beso bietatik ondo eutsita, ezetz, utzi bakean, nazkante alenak, ez dudala joan nahi oilategira, amari
Baina alfer-alferrik: oiloen artean aurkitu arte ez zuten askatu, eta orduan ere hanka egin ez zezan begira.
- Gaizkileok, betirako eskarmentua eman behar zioguk Arturito traidoreari - esan zuen Patxik ahots beteaz.
- Zergatik diok
Patxik begirada bihurri bat bota zion.
- Bandaren buruzagia nauk eta banda buruzagi guztiak horrelaxe mintzatzen dituk.
- Bai zera horrelaxe, nik dakidala, bakar batekin arituz gero singularra duk, eta ez plurala.
- Baina hemen berrogei gaizkile geundela egiten diat, lerdo hori.
- Lerdoa heu izango haiz, gramatikarik ere ez dakik-eta.
Patxik beste sesio bat hasteko tentazioa sentitu zuen, baina Arturito ikusteak txoriaren arazo gorria gogorarazi zion.