XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ba-dirudi orain arte lan-antolatze guziak begiratuta, gizona lanerako dala; ez, lana da gizonarentzat izan bearr dana: lana, gizonaren bizirako erabiltzekoa.
Orixe gizonari berari dagokion elburua.
Bestela, gizona abere baten antzeko artzea da.
Ta ordua dugu gizonak aintzakotzat artzeko, bai ta itzalez eta adeiez beterik gizon guztiengan, norberak berarengan ikusi nai duena begiratzeko ere.
Paris`en ateratzen dan
Gizonen artean, egiazko alkartasunean, edozein
Urruti gagoz, noski, gizadiarentzako orrelako erakunde berezitik; ba-liteke iñoiz ere Ludi ontan ikusiko ez dana izatea; baña alan eta guztiz be, orruntz abiatzeko guztiz beartuak geralakoan nago.
Alde guztietan ortarako urrats sendoak emateko, eta bakoitzak bere etxean noski.
Guri Euzkadi`n ari-izatea dagokigu, gure anai euzkaldun guzientzako bizi-bide onena antolatzea.
Lenengoz, zuzentzakoa dalako, eta gañera gure euzkal-kultura elikatzeko, guziei ere bere laguntza eskatu al-izateko.
Gorputzarentzako bearrak ongienik atonduta, gogoarenak ere mail guztietan eta sakonki bete al ditzagun.
Bide bi oien zearr Euzkadi`ren bizia, berarentzat eta Ludi`ko beste gizonentzat ere emankorrena izan dedin.
Guretzat eta besteentzat bidezko ta egokia izan bearr gure euzkal-kultura eutsi ta edatzea.
Ona emen Chauchar jaunak len esandako bere idazlanean ematen duen iritzia: