XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Adib. bakterio eta onddo koprofiloak.
Bereziki koralen hazkundea, materia organikoz josita dagoen goiko mailan gertatzen da.
100 metrorainoko sakoneran garatzen dira eta, batez ere, lehenengo metroetan hazten dira.
Tenperaturarik onena 25ampdeg;C-tik 30ampdeg;C-ra doa.
Beste knidario batzuen antzera, Zooxantelak (dinoflagelatuak) dituzte eta ikusi da, eskeletoaren formazio hauen presentziarekin erraztu egiten dela
Koralezko arrezifea da ekosistemarik dibertsoena eta itsas litoral bero, gazi eta sakon samarretako paisajea itxuratzen du.
Horrez gainera, ornogabe asko ditu eta formazio hauetan bakarrik bizi diren arrain ikusgarriak ere bai.
Hainbat mota bereizten dira: 1)
Normalean, hazkunde txikikoak dira.
2)
Hutsune honi
Zapalda kontinentalaren ertzean ezartzen dira, barrera arriskutsu gertatuz.
Honela, aipa daiteke Australiako iparraldeko kosta 2.400 kilometroko barrera-arrezife batek gerrikatzen duela.
3)
Orokorki, Ekuatoretik 30%deg; hegoalderantz eta iparralderantz dagoen zonan aurkitzen dira.
Korologiaren sinonimoa geonemia da.
Area, espezie bat identifikatua izan deneko puntuen mapa bidezko adierazpenari deritzo.
Ozeanoen kasuan, korrektoagoa litzateke bolumenaz mintzatzea, espezie batzuk zenbait estratu konkretutan aurkitzen bait dira soilik, baina, bolumen hori area batean proiektatzea posible da beti.
Aukeraturiko adierazpidea maparen eskalaren araberakoa izaten da; formarik egokiena, lokalitateko puntu bana litzateke, baina, segun eta eskala zein den, batzuetan hobe izaten da banaketa-area kolore batez estaltzea.
Argi dagoenez, espezie batek ere ez du area guztiz jarraia okupatzen; aitzitik, espezie bat, area osoan murgildutako ingurune egokiez osaturiko mosaiko finean bizi da soilik.
Ikuspegi deskriptibo hutsetik, banaketa-area estatikotzat jo daiteke, nahiz eta, area hori etengabe hedatu, murriztu edo aldatu egiten den; izan ere, froga guztiek adierazten dutenez, espezieen gaur eguneko banaketa ez dator bat beste garai batzuetan izandakoarekin.
Orobat, mugak modu zehatz batez adieraztea zaila izaten da: batzuetan, deserrirapen-areak daude, marjinalak direnak, non espezieko aleak aurki bait daitezke, bertan ugaldu ez arren; beste batzuetan, area nagusitik deslotuta dauden area periferikoak existitzen dira, iraunkorki okupatuak.
Bestalde, azterketa korologikoa espezie ez diren beste kategoria taxonomikoekin ere burutu ahal da, hala nola, genero, familia, subespezie etab.ekin, konparazioak egiteko oso baliagarri izango delarik.
Honela, bizitza luzeko animalia higikorrek, animalia txikerrek aurkezten dituzten areen antzekoak eduki ditzakete, baina taxonomikoki maila desberdinetakoak.
Adibidez, ugaztunen zenbait arraza edo subespeziek estaliriko areak, koleopteroen mailan, espezie desberdinei dagozkie; berau, higikortasunarekin eta eboluzio-abiadurarekin erlazionaturik bide dago.
Forma bikario direlakoek, talde taxonomiko berekoak izanik, moldaerazko ezaugarri antzekoak edukitzen dituzte edo mota bereko txoko ekologikoetan kokatuta bizi ohi dira, (...).