XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(..) hain zuzen ere pisu hori, bertan bizileku iraunkor eta behin-betiko bat ipintzeko intentzioarekin eraikiarazi baitzuen.
Planoak eztabaidatu zituen, bere gustora aldatu zuen pisuaren konfigurazioa, besteenaz bestelakoa erabakiz, materialak aukeratu zituen, eta bere gustoaren araberako altzariak eta dekorazioa erabaki zituen, xehetasunik txikienetan ere.
Eta hori gutxi balitz bezala eta nahiko hedatua dagoen gizarte-arau baten arabera, helbide-eskaintzako txartel batzuk inprimarazi zituen senarrak, gero matrimonioak bere adiskide hurbilenekoei igorri zizkienak.
(Ikus bedi txartel horietako bat, ... zk.ko dokumentuarekin seinalatua, eta idazki honekin batera aurkezten dena).
Zirkunstantzia horietatik logikaz ateratzen da ez dagoela etxebizitza hori behin-behineko bezala erabiltzeko intentziorik, orain senarrak alegatzen duen bezala, eta bai bere familiarekin iraunkorki okupatzekoa.
Izan ere, iharduketetan frogatua geratu baita nola ... izeneko sozietate anonimo inmobiliarioaren kapital soziala, guztira ... pezetakoa, eratzen duten ... akzioetatik, bat bakarra ageri den D.V.ren, hau da, senarraren anaiaren izenean, eta nola gainerakoak honen izenean dauden.
Honela egiaztatua geratzen da senarra dela bai sozietatearen eta bai ezkontegoitzaren pisua aterpetzen duen edifizio osoaren benetako eta berariazko titularra.
Ez du ezertarako balio, beraz, aipatu akzionista sinbolikoa pisuaren erabilerari buruzko Epaile-erabakiarekin kaltetua geratzen dela alegatzeak.
Baldin eta anaia hori bere egunean ados egon bazen pisu hartako gelak senarraren gustora banatu eta apaintzeari buruz, hura bere familiarekin bizitzeko alegia, orain senarrak eta bere anaiak
Horixe bera dio alderdi kontrarioak ere, han