XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
C) SORRERA HISTORIKOA.Mendebaleko filosofiak, dudarik gabe, Grezia du bere sorburua.
Baina helendar filosofia Ekialdeko, bereziki Egypto-ko, doktrina erlijioso-filosofikoen menpean ala ez jaio ote zeneko arazoa oraindik eztabaidan dago.
Eraginik egon zela, hori badakigu, jakin; zenbaterainokoak, hori ez.
Nolanahi ere, nahiz eta filosofiaren historian Mendebaleko filosofiara mugatzeko ohitura egon, esan beharra dago Asia-n ere izan direla eskola filosofiko garrantzitsu batzu, sarritan erlijio-tradizioari hertsiki atxekiak, baina autonomia propioz hornituak.
Asia-ko erlijio handiak (konfuzionismoa, taoismoa, hinduismoa, budismoa) batzutan, zenbait garai edo eskola jakinetan, doktrina filosofiko gisa gehiago azaltzen dira doktrina propioki erlijioso baino.
Gizonak bere inguruan daukan munduaz galderak egiteari ekiten dionean agertzen da filosofia Grezia-n.
Gizona ikusten, entzuten, ukitzen, dastatzen eta usaintzen duenaz astindurik sentitzen da.
Behatzen dituen gauza guzti horien aurrean, berorien arrazoia aurkitularria sortzen zaio, beraien
Zer ote dira gauzak beren barruan?.
Era askotakoak izan ziren greziarrek galdera horri eman zizkioten erantzunak.
Jakintza filosofikoa, Hesiodo-rekin, k. a. VIII. mendean,
Jonia-ko eskola fisikoak (Tale, Anaximandro, Anaximene), k.a.VI. mendean, Izadia edo
Eskola pitagorikoak, Italia-ko Hegoaldean, Krotona-n, k.a.VI. eta V. mendeetan, munduaren funtsa zenbaki eta harremanen bidez explikatzen du, hots, erantzun matematikoa eta logikoa ematen du.
Elea-ko Eskolak (Parmenide) eta Efeso-ko Heraklito-k, berriz, k.a. VI. eta V. mendeetan,
Filosofiaren sistematizazioa geroago etorriko da, Aristotele-rekin hain zuzen, k.a IV. mendean.
Baina hemen, filosofiaren sorrerari gagozkiola, azpimarkagarriena hauxe da: lehen pentsatzaileak, ia guztiak, ados zetozela mito erlijiosoa (
Greziar filosofoak izan ziren mundua eta gizona, ideia erlijiosoak baztertu gabe, arrazoi-bidez explikatzen ahalegindu ziren lehenak.