XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Fonazioan, ahots-aparatuko bi durundigile nagusiek, faringeak eta ahoak hain zuzen berrindarturiko maiztasunak dira bi formante nagusiak; hauek dira bokal bakoitzaren eta zenbait kontsonanteren tinbre bereziaren erantzule (ikus 6. irudia).
Frikatiboa Ik. IGURZKARIA. Funtzioa Sin.: BETEKIZUNA Pragako Zirkuluak egindako lehen tesiak sistema funtzionaltzat jotzen zuen hizkuntza; helburu batetarako egokia den sistematzat, alegia. (Ik.Haiek baino lehenago De Saussure-ren bitartez, hizkuntzak komunikazioa duela funtzio nagusia esanda zegoen, eta erizpide funtzional honen arabera, Troubetzkoy-k eta Pragako haren kideek bezala, funtzionalistek ere aztertu dute gero hizkuntza.
Adierarik arruntenaz, Martinet-ek dioen bezala,
Horrela, Troubetzkoy-rekin batera, maila fonologikoan hiru funtzio berezten ditu, hirutatik lehenengoa, beti agertzen delako, oinarrizkotzat jotzen badu ere: berezte-funtzioa, funtzio zedarritzailea eta gailur-funtzioa.
Perpausean zenbat unitate dagoen markatzen du azken honek.
Funtzio zedarritzaileak, berriz, unitateen arteko mugak ditu markatzen, eta berezte-funtzioak unitateak berak, esate baterako:
Jakobson-ek lehendabizikoz sei funtzio ikusi zizkion hizkuntzari erreferentziala, hunkitzailea, konatiboa; fatikoa, metalinguistikoa eta poetikoa. (Ik.
Kopenhave-ko eskolan, Hjelmslev-ek bi terminoren arteko harreman guztiak funtziotzat ematen zituen, eta haren arabera hiru motatakoak izan zitezkeen: menpekotasunak, determinazioak eta konstelazioak. (Ik.
Gramatika sortzaileak, azkenez, egitura baten barruko elementuek, h.d., kategoriek, beren artean dituzten harremanak jotzen ditu funtziotzat. A. Eguzkitza.
FuntzionalismoaFuntzionalisten artean, eragin handiena A. Martinet-ek eta R. Jakobson-ek izan dute.
Martinet-en teoriak hiru sail nagusi ditu: fonologia orokorra, fonologia diakronikoa eta linguistika orokorra.
Teoria honen oinarria,
Bigarren artikulazioa adierazpenaren mailakoa bakarrik da: adierazpen mailako segmentu baten aldaketak ez dakar edukin mailako aldaketarik.
Jakobson-en teoriaren oinarria, mintzairaren funtzioetan datza (konatiboa, fatikoa, adierazkorra, poetikoa, denotatiboa, metalinguistikoa; edaslearen, entzulearen, mezuaren eta ingurunearen arabera).
Jakobson-ek, Saussure-ren ondorengoak baztertutako diakroniazko ikerketak berpiztu zituen.
Bestontzat, diakroniazko ikerketek sinkroniazkoak aurresuposatzen dituzte baina ez alderantziz.
Jakobson-en iritziz ezin daiteke sinkroniazko ikerketarik izan diakroniazkorik gabe.