XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Honelako presuntzioa * frogaren pisuari buruzko teoriatik at gelditzen da, fikzio figurarekin lotzen da eta hurbil-hurbiletik.

Presuntzio naturala (egitatezkoa): Praesumptio iuris, hots, * legez ezarritako presuntzioen (nolabait ere frogatu beharretik libratutakoen) alboan, egitatezko edo gizonaren (facti hominis) presuntzioa dago.

Honen bidez, gertaera ezagun bat oinarritzat harturik eta hau gertaera ezezagun bati aplikatuz indukzio logiko baten bidez ateratzen da ondorioa.

Indukzio bidezko arrazoiketarako oinarriak eskaintzen dituen egitateari oinarrizko egitate, zantzu edo seinale deritzo, eta logikazko iharduera bidez ateratzen den egitate ezezagunari, gertaera presumitu edo presuntzio.

Legezko presuntzioan arrazoiketa eta ondorioa legez daude ezarriak eta atereak.

Presuntzio naturalean, aldiz, auziko alderdiek aurkezten diote * epaileari arrazoiketa, eta ondorioa honek ateratzen du: funtsean, * epaia.

Presuntzioa onargarri izango bada oinarrizko egitate-zantzuak zeharo frogatua egon behar du.

Horrela ez balitz, oinarria bera frogatu beharko litzateke aurrena, hots, presuntzio naturalak ez ditu frogaren pisuaren arauak aldarazten.

Baina, oraindik gehiago, presuntzioak * frogaren helburu-ondorioak lor ditzan, nahitaezkoa da frogatutako oinarrizko gertaera-zantzuaren eta gertaera eratorriaren artean lotura zehatz eta zuzena agertzea, giza arrazoiketaren erregelen araberako lotura logikoa egotea.

Aintzina esan ohi zen bezala, presuntzioak larria, zehatza, baterakorra behar du izan.

Giza erizpidearen arauak delako esaldiak mugatu egiten du nolabait epailearen frogaketa askea, zentzuzko kritika zuhurraren arauei jarraiki esanak bezala.

Baina, giza erizpidearen arauak maiz gainditu egiten ditu logika soilarenak.

Alor honetan muga zehatzik ezartzea nahiko zaila gertatzen da.

Erizpideok * ordenamendu juridikoan, baina bereziki * Zuzenbidearen printzipio orokorretan (eta * jurisprudentzian, eta inoiz, doktrinan) oinarritu behar dira.

kontrako * frogaren aurkezpenarekin presuntzio naturalak galdu egiten du bere indarra.

Presuntzio naturalak ordezko frogatzat hartzen dira, eta horregatik, egitate zalantzazkoa beste bideren batez froga daitekeenean, ez da presuntziotara jo behar.

Presuntzio arrunta edo epailearena: * Epaileak ohizko iharduera arruntean auzi-alderdiek aurkezturiko frogetan oinarrituz, eta * legean noski, arrazoiketa logikoaren bidez ateratzen dituen ondorioak dira, baliozko frogatzat jo daitezkeenak.

Antton Idiakez.

Ik. Iuris et de iure; Iuris tantum.

Presupostua

(Fin. Zuz.) Estatuaren (edo beste zenbait erakunde publikoren) urteroko finantz egitaraua da; honen bidez bere urteko iharduketa finantzarioa planifikatzen bait du.

Garai jakin batean (urtebetean ohiki) egin beharrekoak diren sarrera-gastuen aurrikuspen bat izaten da.

Ik. Estatua; Administrazioa.

Prezioa

(Zuz. Zib.) Gauza bati saltzerakoan saltzaileak eratxekitzen dion salneurri edo balioa.

Ik. Salerosketa; Ordainketa.

(Adm. Zuz.) Zuzenbidezko kontzeptu zehaztugabea, desjabetzapen nahitaezkoan ematen dena, eta kalte-ordainezko desjabetzapenari dagokiona.

Ik. Desjabetzapena; Administrazioa.

Pribatua

(Zuz. Orok.) 1. Partikularren arteko erlazioak arautzen dituena, hots, partaideetako inork Estatuaren boterez jantzirik jokatzen ez duenean.

(Zuzenbide Zibila, Merkataritzakoa).

2. Estatuaren boterearekin loturarik ez duen edozein eratako erlazio edo egoera juridiko (kontratu pribatuak).

Ik. kontratua; Alderdia.

Pribilegioa

(Zuz. Orok.) Norbaiti eskubideren bat emanez edo obligazioren bat kenduz legeak egiten duen salbuespena edo bereizketa.

Ik. Eskubidea; Ahalmena.

Prima

Ik. Saria.

Probaldia

(Lan-Zuz.) Lan-erlazio behin-betikoaren aurretik eta hartara gauzatzeko asmoz ezartzen den epe laburreko lan-kontratu berezia:.