XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

6) ; Durango 1881. Hau da, noski, Mogelen obrarik famatuena.

7). Sabino Aranak 1895-6 urteetan Bizkaitarra delakoan agertua.

8) Paskalen Gogamenak; Azkuek Euskalzale aldizkarian 1899an agertuak.

Lehen tokian aipatu dugun obraren segida (tomo bat behintzat) esku idatzirik dago (edo zen) Bizkaiko Diputazioaren liburutegian.

Zerrenda honetatik ikusten denez, Juan Antonioren obrarik famatuena, Peru Abarka, egilea hil eta ia larogei urte geroago argitaratu zen.

Eta egun lehen aldiz argitaratzen digun beste hau ehun eta larogei urte geroago...

Iraultza Handitik ihesi zetozenen ostatatzaile Daranatz-en bidez dakigu xehetasun hau, Mogelen bihotzaren ederra agertzera ematen diguna, hots: Iraultza handiko garaian ihesi zetozten euskaldun frantses apaiz eta beste etxean hartzen zituela (17) DARANATZ . Ikus baita ere GARATE .

Ez dirudi hain gutti izan zirenik orduan Iparraldetik ihesi etorri zirenak.

Gernikan bada (edo bazen) kale bat, guk Franziskale deitzen genuena; geroago jakin dudanez, frantsesen kalea, hots, euskaldun frantsesena esan nahi du izen horrek.

Eta guztiok dakiten bezala, Peru Abarkan bada azeri harrapatzaile bat, Joanis, baigorriarra, gerra eta nahasmenduengatik Bizkaira etorria.

Agian iheslari horietako baten bidez ezagutu zuen Mogelek Lavieuxvilleren Catichima, orain agertzen dugun hau egiteko bidea eman ziona (18) Ulibarri Galindez-en Gutunliburuan ikus daitekeenez jaun hau Gernikako batzarreetara etortzen zenean Barbier delako jaun baten etxean egoten zen ostatuz. Barbier deiturari frantses etorkia dariola esan beharrik ez dago.