XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SARRERA. 1. JUAN ANTONIO MOGEL ETA LITERATUR-BIZKAIERAREN HASIERAK

Hegoaldeko euskal literatura, Iparraldekoaz alderaturik, beranduagokoa da.

Hemen Hegoaldean XVIII. mendean hasten dira gauzak mugitzen eta lozorrotik irteten.

Mende honek XVIII.ak ez du fama onik izan, maiz belztua ikusi dugu.

Halaz guztiz, ekintza berri askoren hastapenak bilatu nahi badira, mende madarikatu horretara jo beste erremediorik ez dugu.

Eta ekintza horietako batzuk gero jarraipenik izan ez badute, horren errua hurrengo mendeari egotzi beharko zaio, XIX mendeko nahasmenduei, alegia.

Gaur lehenbiziko aldiz argia ikusten duen euskal liburu hau ere XVIII. mende hondarrekoa da, dudarik gabe.

Liburu honek badu, gainera, erdal hitzaurre bat guztiz ernagarria.

Hitzaurre horretan Sociedad Bascongada de Amigos del Pais delakoaren aipamena egiten da.

Egileak asko espero du, are euskal arloan ere, erakunde honetatik.

Horra ekintza bat XVIII. mendekoa, baina hurrengo mendearen egoera nahasiagatik espero zitezkeen fruituak ekarri ez zituena.

Juan Antonio Mogelek bazuen anaia bat Elkarte horretako bazkide zena.

Hori dela eta, segur aski, hurbildik ezagutzen zituen berak Elkarte honen asmo eta helburuak.

Juan Antonioren anaia horrek Juan Ignacio zuen izena; medikua zen; Juan Jose eta Vicenta euskal idazleen aita (1) Ikus . Ikus baita ere .