XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

III. ADITZ TRINKOEN ADIZKI-ZERRENDA Jakina denez, laguntzailedun aditz-jokoa nagusitu da euskaraz.

Bere baitarik, esan nahi baita, laguntzaile gabe jokatzen diren aditzak, gaur oso guti dira, eta are horiek ere, denbora jakin batzuetan soilki jotzen dute joko berezi horretara.

Joan mendeetako euskaran aditz trinko gehiago zen, dudarik gabe, baina hizkuntzaren eboluzioa laguntzailedun joko-molderuntz izan da.

Eboluzio hori, ordea, Bizkaiko euskalkian atzerapen zerbaitekin gertatu da.

Horregatik, nunbait, euskalki honek XVIII. mendean gipuzkera eta lapurdierak baino aditz trinko gehiago zituen.

Hori garbi frogatzen da Añibarroren delakoa aztertuz (34) Cf. ASJU III (1969). Ikus batez ere .

Mogelen liburu hau ere oso aberatsa da aditz trinkoen arazo honetan.

Iruditu zaigu interesgarri izan daitekeela liburuan azaltzen den adizki sail osoa hemen ematea.

Lavieuxvilleren edizioa prestatu genuenean ere mintzatu ginen hortaz (35) LAVIEUXVILLE-HAROSTEGUI Sarrera, 26. orrialdean.

Baina berehala ikusiko denez, aditz trinkoen uzta Lavieuxvillegan baino askoz ugariagoa da hemen.

Adizki trinkoen zerrenda osoa ematen dugu, bada, liburuaren zein ataletan aurkitzen diren adieraziz.

Uste dugunez, maiztasun-marka guztiak eruan aditzak hausten ditu.

Hori konprenitzeko, jakin behar da, ordea, bizkaieraz aditz iragankorren ohikotasuna adierazteko erabili ohi dela eroan aditz hori,(...).