XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mogelen aurretik Xemeinen egoniko apaizak oso zabarrak omen ziren kontu horretan eta Apezpikutegitik etorritako Bisitari batek oharren bat egin behar izan zien (9) ALFONSO IRIGOYEN Problemas de nomenclatura en la elaboración de mapas topográficos en áreas vascófonas de administración romanizante hasta el presente (Gasteizen 1986.ean egindako Toponimi Jardunaldietako txostena).

Nik behin baino gehiagotan pentsatu eta esan ere dut Peru Abarkaren eraskinean elkar hizketan azaltzen diren fraide eta apaiz horiek Añibarro eta Mogel direla.

Izenetan ere bat datoz: fraideari Pedro (Antonio) deritza eta apaizari Juan (Antonio).

Biak dira euskaltzaleak, biak adiskide minak, eta eskolatuen artean euskaraganako nabari den axolarik ezaz, zabarkeriaz eta ezjakintasunaz arrenkuratzen dira.

Añibarro eta Zarauzko Mixiolariekin adiskidetasuna Hitzak bide emanik, esan dezagun zerbait Zarauzko herrimixiolariez.

Hau ere XVIII. mendeko ekintza bat dugu.

1745. urtean Zarauzko Frantzizkotarren Komentuak moldaera berri hori hartzen du, hots, herri-mixiolarien kolejio bihurtzen da.

Etxe hauek Frantziskotar Ordenaren barnean aparteko nortasuna zuten, beren arau eta erregela bereziak, etab.

Eginbide berariazko bati buruz eraikitzen ziren: herrietan mixioak predikatzeko, jendea kristautasunean barnetikago hezi eta eskolatzeko.

Eta, jakina, zeregin hori Euskal Herrian taxuz betetzeko, euskara menderatu beharra zegoen, eta fraide haiek hartara jarri ziren.

Horrela euskaltzale, euskal idazle eta gramatikalarien kabi bihurtu zen Zarauzko komentua.

Aita Palacios, Aita Añibarro, Aita Juan Mateo Zabala, Sarobe, Arteta, Jose Kruz Etxeberria etab.

kolejio honetan bizi eta euskal arloan egindako lanengatik aipagarri dira.

Gogoratzekoa da, baita ere, etxe hura euskal idazki eta lanen gordairu edo artxibu izan zelako.

Hain zuzen, Juan Antonio Mogelen Peru Abarka hor egon zen gorderik eta hortik atera zen, Durangon 1881. urtean argitara zenean.

Sarako Etxeberriren esku izkribuak ere hor gorde eta salbatu ziren (10) Ikus VILLASANTE (L.) .

Dirudienez, herrietako apaiz guztiak ez ziren mixioen aldeko.