XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...); beronek erabakiko du hura osotzen duen kideen gehiengoaren erabakiz.
Aipatutako iniziatibaren baliotasunerako beharko da, gainera, Foru Erakundeari erabakia berretsi ahal dakikeo referendumez expreski hontarako bileraziz, eta emandako baliodun botuen gehiengoak onartua.
Bostgarrena Ceuta eta Melilla hiriak Erkidego Autonomikoetan era daitezke bertako Udalek honela erabakitzen baldin badute, beraien kideen gehiengo absolutuak hartutako akordioaren arabera eta Gorte Orokorrek baimendu lege organiko baten bidez, 144. artikuluan aurrikusitako arabera.
Seigarrena Biltzarreko Konstituzio Batzordera estatutu proiektu ezberdin batzu igortzerakoan, sarrera ordenan erabakiko dira, eta 151. artikuluan dioen bi hilabetetako epea kondatuko da, Batzordeak proiektu estudioa edo elkarren segidan ezagututako proiektuak bukatzetik. Zazpigarrena Behin behineko erakunde autonomikoak hurrengo kasuotan deuseztatuak izango dira: a) Autonomia Estatutuak Konstituzio honen arabera onartutakoak, ezartzen dituzten organoak eratzerakoan.