XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Percyk indio bikotea aurkitu zuen han, eta zaunka hasi zen haserre bizian.
Zaunkek suspertuta, tiroka ekin zioten ingelesek, eta Namontack zauritu zuten.
- Oso zauri arraroa da
- Aurpegi zurbilekoek, gure hondartzetan indarrez sartu, gure lurra suntsitu eta ... zauritu egiten gaituzte.
- Mezulariak bidaliko dizkiet beste tribuetako anaiei
- Etsaien aurka borrokatu behar dugu.
- Ez dadila inor zuriengana hurbildu.
- Basatiak dira!
Bitartean, Pocahontasek eta Smithek asko aurreratu zuten hizkuntza arloan.
Eta Londresko kontuak aipatzen zizkion Johnek.
- Zure herria ikusi nahi nuke
- Ikusiko duzu
- Hiri bat eraiki behar dugu hemen; zubiak, zuhaitzak bezain eraikin garaiak eta ganorazko etxeak egingo ditugu zuentzat.
Hitz haiek samindu egin zuten Pocahontas:
- Nola?
- Gure etxeak oso onak dira, eskerrik asko.