XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. Ezaugarriak

3.1. Zer da Xuxen?

Xuxen euskararako zuzentzaile ortografikoa da.

Editorea Xuxen sisteman txertatuta ez dagoenez, hitzak ezin dira egiaztatu editatu ahala.

Beraz, dokumentu bat Xuxenetik pasatzeko (Xuxentzeko, esaterik balego), lehenbizi dokumentua osorik editatu behar da eta ondoren zuzendu.

Hala ere, eta nahikoa memoria edukiz gero, posible da editatzen ari den bitartean ere hitzak edo testu-zatiak egiaztatzea arbela erabiliz.

3.1.1. Zertarako balio du?

Helburua euskarazko testuen zuzentasun ortografikoa bermatzea da, hau da, errore tipografikoak zein ortografikoak detektatu eta zuzentzea.

Helburu honi begira euskara batua da onartzen dena.

Euskara batuan zuzena ez den hitz bat aurkitzen duenean Xuxenek abisua ematen du.

Abisuari kasu egitea edo ez egitea erabiltzailearen esku dago.

3.1.2. Betebeharrak

Xuxen programak memoria eta diskoaren aldetik ondoko betebeharrak ditu:

RAM Memoria: 4 Mega (guztira)

Diskoa: 5 Mega (programa eta datuetarako)

3.1.3. Zer egiten du?

Xuxenek dokumentu bat edo gehiago azter ditzake exekutaldi bakoitzean.

Dokumentuak hitzez hitz tratatzen dira, hitz bakoitza zuzena denentz erabakiz.

Hitzak ezagutzen dituen bitartean lanean jarraitzen du etengabe, baina hitzen bat ezagutzen ez duenean abisua eman eta gelditu egiten da.

Momentu horretan erabiltzaileak honako aukera hauek ditu:

- Hitza onartu agerpen konkretu horretan.

- Hitza onartu eta gogoratu aurrerantzean, horrela dokumentuan berriro azaltzen bada onartu egingo da abisurik eman gabe.

- Hitza onartzeaz gain hitzaren erroa hiztegi pertsonalean sartu (...).