XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zuzendu arbelekoa aukeratu ondoren, prozesua zuzenketarena bera da, dokumentua gordetzeko aukera salbu.

5.5. Erabiltzailearen Hiztegia

Sarreran azaldu den bezala lexikoa zabal daiteke hiztegi pertsonalean hitz berriak sartuz; horrela, lema hori zein bere flexioak ontzat hartuko dira handik aurrera hiztegi pertsonal hori erabiliko denean.

Hau lortzeko zenbait informazio eskatzen du Xuxenek hiztegi pertsonalean hitz berri bat sartzerakoan, informazio hori funtsezkoa baita forma deribatuak ondo ezagutu ahal izateko.

Beraz, honako irizpide hauek hartu behar dira kontuan erabiltzailearen hiztegia aberasteko orduan:

- Funtsezkoa da hitzaren kategoria ondo zehaztea.

- Hitz-erroa eman behar da eta ez hitzaren forma; beraz, izenetan eta adjektiboetan bukaerako a letra a organikoa denean soilik jarri behar da, eta aditzetan erroa besterik ez, hau da, tu, du edo i bukaera jarri gabe.

Horrela pantailaratu aditza hiztegian kokatzeko pantailara sakatu behar da.

- Letra maiuskula zein minuskulak eta gidoia dira onartzen diren karaktere bakarrak.

Beraz, beste hizkuntzetako karaktereak, azentoak, etab. ez dira onartuko hiztegian.

Kontuz maiuskulekin, behar-beharrezkoak direnean baino (sigletan edo hitz baten lehen karakteretan normalean) ez baitira erabili behar.

- Normalean letra minuskulak erabiliko dira.

Izen nagusietan lehen letra maiuskulaz idatzi beharko da.

Siglei dagokienean beti maiuskulaz erabili behar dena maiuskulaz sartuko da (hala ere beti punturik gabe) baina minuskulaz edo maiuskulaz idazteko aukera eman nahi denean minuskulaz sartu beharko da.

Laburduretan ere puntuak ez dira onartuko.

- Izena, adjektibo, aditza edo sigla den (kategoria) zehaztu egin behar da guztien deribatuak ez baitira berdinak; izenetan deklinabideko kasuak onartzen ditu, adjektiboetan gradu desberdinak eta dagokien deklinabidea, eta aditzetan denboraren araberako formak eta partizipioaren deklinabidea.

Dena den, ez dira onartuko atzizki lexikalen bidezko eratorriak (-garri, -kor, eta antzekoak) (...).