XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(1) Feudalismoaren indarra galtzean Ahaide Nagusiena ere behera joan zen, eta azken hauen giroan sortutako poesia epikoa ere izkutatu egin zen.

Lirikak, berriz, aurrera egin zuen.

BERNAT ETXEPARE Bizitza. Ezer gutxi dakigu honen bizitzaz.

Dakigun apurra beraren liburutik dakigu.

Behe Naparroako Eiheralarre herri ttipiko erretore izan zen.

Preso ere egon zen.

Honi buruz olerki bat egin zuen: Mossen Bernat Etxepareren Kantuya.

Dirudienez, arrazoi politikoengatik egon zen gartzelan: Etxepare Gaztelako errege Fernandoren alde atera zen nonbait.

Idazlana: Linguae Vasconum Primitiae.

Bordelen 1545. urtean argitaratua.

Euskaraz ezagutzen dugun lehen lan inprimatua.

Liburuak sarrera bakarrik du prosan.

Beste guztia poesia da.

Beraz, poesi liburua da.

Denetara hamasei olerki: lehenengo hirurek erligioa dute gai; hurrengo hamarrek maiteminduen atsekabe eta atseginak dakazte; ondoren gartzelan egon zenekoaz ari da; azkeneko biak, berriz, euskararen omenez eginak dira.

Iritzi kritikoa. Denak ez datoz bat.

Baina, Etxepareren balioa gero eta gehiago onhartzen da.

Julio Urkixok ez dio berotasun haundirik aurkitzen: .

Lafittek ere behe samarrean uzten du, zati eder batzuk badauzkala aitortzen badu ere.

Mitxelenak, Gil Reicher-ek, Lafon-ek, Leizaolak, I. Sarasolak, e.a. oso ontzat hartzen dute; horietako zenbaitek, gainera, gailenetakotzat dauka; Leizaolak dio: .