XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bibliografia .

JUAN ANTONIO UBILLOS (1707-1789) Amasan jaioa. Frantziskotar egin zen.

Alcala de Henares-ko ikastetxean estudioak egin ondoren, Tolosan filosofi eta teologi irakasle izan zen.

Xabier Muniberen adiskide.

Arantzazun hil zen.

Idazlana. Scoto-ren filosofiaz hiru liburu handi latinez egin zituen.

Euskaraz: Christau doctriñ berri ecarlea Christauari dagozcan Eguia sinis beharren berria Jaun Claudio Fleuri Abadeac arguitara atera zuanetic. Tolosa, 1785.

Itzulpen-moldaketa da.

Euskara garbi eta aukeratua erabiltzen saiatzen da.

Larramendiren eskolakoa da; baina harek asmatutako hitz bat edo beste erabiltzen badu ere, ez zaio gehiegi jarraitzen.

Euskara herritarra eta aberatsa darabil.

Beste euskalkietatik (Bizkai, Lapurdi, Nafarroako) hartzen badaki Gipuzkera osotzeko.

Esaera jatorrekoa eta hizkera landua.

Aditz sintetikoaz lana aberasten digu.

JOAKIN LIZARRAGA (1748-1835) Elkano, Iruine ondoko herrixkan sortua.

Jesuita sartu zen, baina hauek hemendik bidali zituztenean bere herrira itzuli zen, eta bertako erretore izan zen hil arte.

Idazlana. Asko idatzi zuen euskaraz.

Baina lanik gehienak argitaratu gabe daude oraino.

Argitaratuak, Lizarraga hil ondoren emanak.

Luziano Bonaparte printzeak Londresen argitaratua, 1868an.

Haro honetan bera da nafar idazle bakarra.

Bere lana interes handikoa, gaur egun galdua den Iruine inguruko euskalkiaz idatzia bait dago.

Lexiko aldetik aberastasun ederra dakar.

Idaz tankeraz, zorroztasun piska bat falta bazaio ere, nahiko interesgarria da hitzen aldetik eta esakeren aldetik.